Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
MUk Diseinu Berrikuntza Zentroa inauguratu du, Estatuan erreferente bilakatuko dena
Administrazio publikoetako, teknologia zentroetako eta inguruko enpresetako ehun bat lagunen aurrean inauguratu da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko instalazioetan Diseinu Berrikuntza Zentroa. Besteak beste, ekitaldian parte hartu dute: Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabalak; Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Vicente Atxak; Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde Juan Goikoleak; EHUko Unibertsitate eta Ikerketa zuzendari Zuriñe Gomez de Balugerak; eta IHOBEko iraunkortasun-zuzendari Ignacio Quintanak.
Zentroa MUko Arrasateko Campusean dago kokatuta, GEPen instalazioetan. 2000 m2 baino gehiago ditu, eta horietatik 500 metro koadro laborategi eta tailerrentzat bideratu dituzte. Eraikinak bi solairu izango ditu eta guztira, inbertsioa 150 mila eurokoa izan da.
Ibilbideari jarraipena
DBZrekin, Goi Eskola Politeknikoak 1997an ekindako bideari emango dio jarraipena, eta orduan bezala, helburu nagusia izango da inguruko enpresa eta ikerketa guneei zerbitzua eta produktuak eskaintzea. DBZren lana bi ikerketa lerrotan oinarrituko da: bat iraunkortasunarekin eta ekoberrikuntzarekin loturikoa, eta bestea, esperientzia diseinatzera, interakziora eta diseinu inklusibora bideratutakoa. Gainera, zentroak beste lan lerro bat badu, zeharkakoa, enpresetarako etorkizuneko azterketak egiteko eta joerak aztertzeko.
Giza taldea
Zentro berriak 34 pertsonako taldea izango du. Horietatik bederatzi industria diseinuko ingeniariak dira, ikerketa-proiektuetan bereganatzen dituzten gaitasunak ikasleei transferitzeko ikerketa irakaskuntzarekin partekatzen dutenak; hiru doktoreak dira; eta bi doktoregaiak. Gainera, 20 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute ikerketa-lerroek sustaturiko proiektuetan.