Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko campus berria zabalik
Campus aldaketa oso positiboa izan dela adierazi digu Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko Komunikazio arloko koordinatzaileak, Ikus-entzunezko Komunikazio graduan bakarrik dagoelako oinarrituta. Ikasleek, besteak beste, leku gehiago eta materiala erreserbatu eta erabiltzeko abantaila berriak dituzte.
Berrikuntzak eta eskaintzak
Eskoriatzako fakultatean lau edizio gela zeuden eta orain Aretxabaletan, berriz, zortzi edizio gela daude. Liburutegia, berriz, Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko materialaz dago oinarrituta eta leku gehiago dago ikasle zein irakasleentzat campus osoan. Horrez gain, beste berrikuntza bat egin dutela adierazi zigun Aitor Zuberogoitiak: “Ikasleek txartel bat izango dute gauerdi rarte unibertsitatera sartzeko, lehen arazoak izaten baizituzten klase orduetatik kanpo lan egiteko orduan eta”.
IKOko 3.mailakoei ekintzailetasuna sustatu nahi diete. Horretarako ikasgai berri bat daukate ikasleek Design Thinking izenekoa, ekintzailetasuna eta sormena erabiliz produktu bat osatzeko. 4. mailakoek, aldiz, Ikus-entzunezkoen Enpresen Kudeaketa eta Eraketa ikasgaia izango dute helburu berdina lortzeko.
Finantziazioa
Gaur egun dagoen egoerarekin arazo asko izan dituzte baimenak lortzeko. Apustu handia izan da, baina nahiz eta urte batzuk itxaron, emaitzarekin gustura agertu dira irakasle eta ikasleak.
Epe luzeagorako berrikuntzak
Campusa ez dago guztiz amaiturik, baina denborarekin falta diren gauzak egitea espero dutela adierazi zigun Aitor Zuberogoitiak. Bitartean, Aretxabaletako Udalarekin eta Goienarekin partekatuko dituzte instalazio batzuk. Proiekzioak, Komunikaldiak eta Huhezinema egiteko Aretxabaletako Arkupe aretoa erabiliko dute eta platoaren erabilera berriz, Goiena Telebista egingo dute.