Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
MONDRAGONek kezka agertu du AEBko muga-zergen balizko inpaktuagatik
Komunikazio ofizial batean, MONDRAGONek bere “kezka” adierazi du neurri horiek nazioarteko merkataritzan duten eraginagatik, munduko ekonomia nagusietan duten inpaktuagatik eta ekonomia-jardueran, eskarian zein enpleguan izan ditzaketen ondorio negatiboengatik.
Oharrean ere epe laburrean, “bizi dugun ziurgabetasuna”, inbertsioak eta sektore garrantzitsuetan hartu beharreko erabakiak moteltzen ari direla adierazten da; eta epe ertainera, “sektore globalizatuetan, erreakzioei adi egongo gara, eta gure bezeroei merkatuen testuinguru berrira egokitzeko estrategietan lagunduko diegu”.
Edozein kasutan, gaineratzen da, “MONDRAGONek badaramatzala urte batzuk merkatuak dibertsifikatzeko estrategiak bultzatzen, inpaktuak arindu eta beste eskualde batzuetan sor daitezkeen aukerak aprobetxatu asmoz”.
“Erakunde guztiekin hartueman hurbila eta jarraitua dugu, diagnostikoa partekatzeko, eta prozesu nahasi honetan babes neurri posibleak hartzea bultzatu, enplegua babestu eta beste edozein inpaktu arintzeko”, azpimarratu du Korporazioak.