Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Mondragon Unibertsitateko Herbehereetako, Madrilgo eta Gipuzkoako 250 ikaslek atzerrian garatuko dituzte proiektuak
250 ekintzaile dira, eta beren prestakuntzan, mundu osoan zehar bidaiatuko dute, beste herrialde batzuetako esperientziak ikasteko eta beren ekintzailetza-proiektuak garatzeko. Hau da, proiektuak eta enpresak martxan jartzeko. Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua) –Espainian ematen den bakarra– edo harekin lotutako masterren bateko ikasleak dira guztiak. Gradu horrek ikasteko metodologia goitik behera aldatzen du, ikasleek eginez ikasten baitute, eta ideiak eta proiektuak martxan jartzearen garrantzian oinarrituta baitago. Gainera, ikasle guztiak ekintzaileak dira, edo espiritu ekintzailea dute. Izan ere, egia esan, ez zaie ikasle deitzen; talde-ekintzaileak dira (leinner-ak, ekintzailetzaren argotean), eta lehen ikasturtetik, beren enpresak eratzen dituzte, benetakoak eta benetako diruarekin. Hori da leinnerrek gainditu beharreko erronketako bat. Baina ez bakarra.
LEINN graduan, nazioarteko eskarmentuak ezinbesteko garrantzia hartzen du, eta horretarako, learning journey izeneko bidaiak egingo dira. Horrenbestez, ikasketa-bidaia horiek oso garrantzitsuak dira graduak irauten dituen lau urteetan. Urtero, bidaia bat egingo dute, eta bidaia bakoitzak bere helburuak izango ditu. Lehen ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasle guztiek bi hilabeteko prestakuntza-bidaiak egiten dituzte Tiimiakatemia-ra (Finlandia) –handik hartu zuen Mondragon Unibertsitateak gradu aitzindari hau egiteko ideia–; bigarren ikasturtean, Estatu Batuetara joaten dira, hilabetez; ondoren, hiru hilabetez joaten dira Txina, India, Brasil, Mexiko eta beste herrialde batzuetara, hirugarren ikasturtean.
Lehen ikasturteko ekintzaileak, Herbehereetakoak, Madrilgoak eta Gipuzkoakoak, Finlandian daude honezkero –hain zuzen ere, ekintzailetzaren sorlekuan–, eta beste ikasturteetako ekintzaileek Txinara, Indiara eta San Frantziskora bidaiatuko dute laster, beren prestakuntza osatzeko. Haien guztien helburua beste esperientzia batzuetatik ikastea da, eta herrialde horietan proiektuak martxan jartzea.
Gipuzkoa, Madril eta Herbehereak
Ikasturte honetan, graduaren zati bat, enpresekin benetako proiektuak garatzeari buruzkoa, Euskadin emateaz gain –hain zuzen, Donostiatik hurbil, Irunen eta Oñatin, Mondragon Korporazioaren eskutik kooperatibismoaren eta ekintzailetzaren sorlekuak diren herrietan–, Madrilen eta Herbehereetan ere ematen da. Mondragon Unibertsitatean duela lau urte sortutako gradu berritzailea hurbildu nahi zaie leku horietako ikasleei. Hain zuzen, bi leku horietan, 35 ekintzaile daude honezkero.
Lehen ikasturteko ikasleak Finlandian daude; ikasketa-bidaia horretan, zazpi aste egongo dira. Ekintzaileek aukera izango dute finlandiar ikasleekin batera proiektuak sortzeko, eta gaur egungo ikasleek eta graduatutako ekintzaileek sortutako enpresak ezagutuko dituzte. Ikasketa-bidaia horrek beste helburu espezifiko batzuk ditu: konfiantzazko eta nazioarteko lankidetzazko giroa sortzea, kultura-ingurune ezezagun batean proiektuak sortzea, eta programa akademikoan sortutako enpresetako lana antolatzen eta koordinatzen ikastea.