Irakurriena
- 1. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 2. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 3. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 4. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 5. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 6. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 7. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 8. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 9. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
- 10. Leartikerrek miokardio-infartua tratatzeko soluzioak garatzen duen proiektuan hartzen du parte
Mondragon Unibertsitatearen jarduera akademikoa online garatzen jarraituko da

Funtsezko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzat baimen ordaindu berreskuragarria arautzen duen Espainiako Gobernuaren martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretu berriaren ondoren, Mondragon Unibertsitateak jakinarazten du unibertsitateko jarduera akademikoa online eskaintzen jarraituko dela, konfinamenduko azken bi aste hauetan egiten ari den bezala. Errege Lege Dekretuak bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu telelanaren bidez lanean jarrai dezaketen langileak.
Mondragon Unibertsitateak, beste behin ere, erantzukizun indibidualerako deia egiten du, erronka kolektibo honi heltzeko.
Egoera horren aurrean, Mondragon Unibertsitateak berretsi egiten du ikasle guztien prestakuntzarekin duen konpromisoa, eta bere jarduera akademikoari eusten dio, % 100ean online garatzen baita gure ikasleen etxeetatik eta gure irakasleen etxeetatik. Errektoreak eskerrak eman eta esker ona adierazi nahi izan dizkie unibertsitateko ikasleei eta langileei, egiten ari diren ahaleginagatik.
Vicente Atxa errektoreak aurreko astean adierazi bezala, unibertsitateak ahalegin berezia egin du online garatu beharreko metodologiak egokitzeko, aurrez aurreko formatuan emateko prestatutako materialak online formatura bihurtzeko, eta Mondragon Unibertsitateko komunitate osoa kalitatezko online prestakuntza bermatuko duten tresnetan trebatzeko.
Campusetako egoerari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko langile guztiek, irakasle eta ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek beren etxeetatik jarraituko dute lanean, ikasleei zein pandemia baino lehen lantzen ari ziren beste proiektu batzuei eskaintzen zaien zerbitzua bermatu ahal izateko.
Erakundeek pertsonen egunerokotasunari eta jarduera ekonomikoei eragiten dieten erabakiak hartzen dituzten neurrian, Mondragon Unibertsitateak unean uneko informazioa emango du bere jardueraren bilakaerari buruz.
"Gure esku dago gaixotasunaren hedapenari eustea, eta Unibertsitate Komunitate osoa eta gizarte osoa gonbidatzen ditugu erakunde guztiek iradokitzen dizkiguten neurriak errespetatzera" azpimarratu dute unibertsitatetik.