Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenari eskainitako kupoia aurkeztu dute
ONCEren kupoiak Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrena islatuko du, datorren astelehenean, maiatzaren 23an zozkatuko den kupoian hain zuzen ere. Irudia 5 milioi kupoitan islatuko da, eta xehetasunak gaur eman dituzte jakitera, Hernaniko Orona Ideo kanpusean egin den ekitaldian. Aurkezpenean parte hartu dute Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Roberto Doval Donostiako ONCEren zuzendariak; Eusebio Azorín, Ilunioneko Erakunde Harremanetarako eta Sektore Sanitario eta Soziosanitarioaren zuzendariak; David Aisa, ONCEko agente saltzaileak; Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak; Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusiak eta Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak.