Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Mondragon Unibertsitateak Lehen Hiztegia berrargitaratu du, haurrak eta nerabeak gogoan
Edizio hau Maria Jose Simonek koordinatu du, Asier Irizar eta Iñigo Ramirez de Okarizen aholkularitza akademikoarekin. Erredakzio lanak, berriz, Jose Luis Arangurenek eta Beatriz Zabalondok egin dituzte.
Orain hogei urte Eskoriatzako Irakasle Eskolak erabaki zuen euskarazko hiztegi bat egitea haurrentzat eta nerabeentzat. Beste baliabide bat gehiago izango zen euskal eskoletan. Lehen Hiztegia izan zen hura, eta Xabier Mendiguren Bereziartuk koordinatu zuen. Hiztegiak arrakasta handia izan zuen gaztetxoen artean, eta urte batzuk geroago, bigarren argitaraldi bat izan zuen, orduan Vox eta Anaia-Haritza argitaletxeen eskutik.
Hiztegi berritua
Egun hauetan, berriz, Lehen Hiztegia haren hirugarren argitaraldia agertu da, erabat berritua. Egileek aitortu dutenez, “jatorrizko argitalpen hura hartu dugu oinarritzat, baina berritu egin dugu: batetik, formatu eroso eta modernoagoa eskaini nahi izan diogu gure hiztegia kontsultatzera datorrenari, kolore eta letra-motak ere garai berrietara egokitu ditugu. Eta, bestetik, Euskaltzaindiaren azken arauekin bat datozen testuak aurkituko dituzu orriotan”.
Edonola ere, aurreko argitalpenen filosofiaren haritik dator hirugarren hau ere; alegia, hizkuntzarekin lehenbiziko harremanak dutenen interes eta kezkei erantzuteko helburuarekin, hau ere haurrak eta nerabeak gogoan atondu da-eta.
Hiztegiarekin batera, argitalpen honek hainbat azalpen dakartza hiztegia ulertzeko, alfabetoa eta zenbakiak, sinboloak, deklinabidea, aditza, hitz eratorriak eta izendegiak nahiz herritarren izenak. Horrezaz gain, amaieran, hainbat lamina erakusten dira, zenbait kontzeptu irudi bidez azaltzeko.