Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
Mondragon Unibertsitateak ireki du 2015/16 ikasturtea
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta Mondragon Unibertsitateako errektore Vicente Atxa buru zirela, hasi zen atzo, irailak 17, modu ofizialean 2015-16 ikasturtea. Ekitaldia, Enpresagintza fakultatean ospatu zen, Oñatin.
Ekitaldian izan zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Cristina Uriarte; Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia; eta hurbileko herrietako alkateak: Mikel Biain Oñatikoa, María Ubarretxena Arrasatekoa, Unai Elkoro Aretxabaletakoa eta Jose Ramon Zubizarreta Eskoriatzakoa. Gainera, Korporazioko ordezkari ugari batu zen bertan, eta baita unibertsitatekoak ere.
Hasierako agurra eta gero, komunikazio arduraduna den Susana Azpilikuetaren eskutik, Idoia Peñakoba idazkari nagusiak 2014-2015 ikasturte akademikoaren memoria aurkeztu zuen.
Ondoren, irekitze-hitzaldia eskaini zuen Saioa Arando doktoreak, Mondragon Unibertsitateko “Pertsonak lankidetzan” ezagutza-arloko koordinatzailea eta MIKeko koordinatzaile teknikoa denak. Hitzaldiaren izenburua hauxe izan zen: "Ezagutzak libre egingo gaitu eta lanak auto-errealizatu".
Ondoren, errektoreak hartu zuen hitza eta azpimarratu zuen, beste gauza batzuen artean, unibertsitatearen iraganeko eta etorkizuneko funtsezko zutabeak bi hauek direla: ikasleen eta erakundearen beraren nazioartekotzea, eta jardunean ari diren profesionalen birkualifikazioa.
Lehendakariak eman zion amaiera ekitaldiari. Bere aurkezpenean pertsonengan zentratutako erakundeen garrantzia goraipatu zuen. Modu berean, berrikuntza eta teknologiaren inportantzia azpimarratu zuen etorkizuneko garapenaren giltza bezala.




