Irakurriena
- 1. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 2. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 3. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 4. 24. Korrika MONDRAGONen
- 5. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 6. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
Mondragon Unibertsitateak hornidura-kateen digitalizazioari buruzko doako web-mintegia antolatu du
Agerikoa denez, joera berriak funtsezkoak dira erakundeei soluzio berriak eskaintzeko, eta, horien bidez, prozesu logistiko-produktiboen errendimendua areagotzeko, prozesuok merkatuaren behar berrietara egokitzeko gaitasuna hobetzeko eta bezeroei balio erantsi handiagoa emateko.
Urteetan, enpresek lan ugari egin dituzte bikaintasun operatiboa lortzeko. Prozesu produktiboak hobetzera bideratu dituzte indarrak, eta, ildo horretan, zenbait filosofia bereganatu dituzte, hala nola Lean manufacturing delakoa, eskarian oinarritutako plangintza-sistemak, «core» ez diren eragiketak azpikontratatzeko estrategiak —kostuak murriztu eta malgutasun operatiboa areagotzeko— eta abar. Bestalde, merkatuen globalizazioaren ondorioz kontsumo-ohiturak erabat aldatu direnez, enpresek egokitu beharra izan dute.
Hori guztia kontuan hartuta, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak web-mintegia antolatu du, hornidura-katearen digitalizazioaren gaia aztertzeko eta erakundeei prozesu produktiboak hobetzen laguntzeko. Jardunaldia ICIL fundazioaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren lankidetzarekin antolatu da.
Web-mintegiko hitzaldiak
- Digitalizazio logistikoko joera berriak. Ignacio Chaparro, Fujitsu Spain-eko Digital Business Manager.
- Eroskiren erronkak hornidura-katearen digitalizazioari dagokionez. Alberto Madariaga, Eroski Taldeko Eragiketa zuzendaria.
- Logistikan eta erosketetan espezializatutako programak. Ivan Navarro, Mondragon Unibertsitatea.
Izen-ematea
https://www.mondragon.edu/eu/jardunaldiak/webinar-hornidura-kateen-digitalizazioa