Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Hotz ganberak
Klimatizazio eta ongizaterako irtenbideak
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
Mondragon Unibertsitateak, Domusa Teknikek eta Kidek akordioa lotu dute ikerketan sakontzeko
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak lankidetza-hitzarmena sinatu du Domusa Teknik eta Kide enpresekin, etorkizuneko ikertzaileak prestatzeko eta klimatizazioaren, konfortaren, hotzaren eta lehortze industrialaren arloetan jarduerak eta proiektuak sustatzeko. Akordioa transferentzia eta prestakuntza kolaboratiboan oinarritzen da, eta hasiera batean, iraupena lau urtekoa izango da.
Ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa
Epe horretan, hiru erakundeek ikerketa zientifiko eta teknologikoko jarduerak, garapen esperimentala, zaintza teknologikoa, bideragarritasun azterketak eta profesionalen prestakuntza garatuko dituzte, besteak beste.
Gainera, hitzarmenak aurreikusten du ingeniaritzako ikasleentzako kanpoko praktika akademikoak aktibatzea (gradu- eta master-amaierako lanak, ikas-ekinezko egonaldiak eta abar), enpresen talentu teknologikoaren beharrak asetzeko.
Gainera, hitzarmenak aurreikusten du ingeniaritzako ikasleentzako kanpoko praktika akademikoak aktibatzea (gradu- eta master-amaierako lanak, ikas-ekinezko egonaldiak eta abar).
Domusa Teknik: berrikuntza eta trantsizio energetikoa
Domusa Teknik klimatizazio-sistema eraginkorren diseinuan eta ekoizpenean espezializatutako kooperatiba da, 50 urteko ibilbidea duena. Oinarri teknologiko sendoa eta fabrikazio propioa izanik, enpresa eragile garrantzitsua bihurtu da energia-trantsizioan, etxe eta eraikinetan konfort jasangarria ahalbidetzen duten irtenbideak eskainiz.
Gaur egun, aerotermia eta energia berriztagarriak dira kooperatibaren apustu nagusiak, konfort termiko berritzailea garatzeko ardatz gisa.
Horrez gain, Domusa Teknik 360 graduko irtenbideak eskaintzen dituen enpresa gisa sendotu da. Teknologia anitz lantegi berean garatu eta ekoizteko gaitasunak malgutasun handia ematen dio, bezeroen beharretara egokitutako irtenbideak eskaintzeko eta merkatu estrategikoetan aukera berriak aprobetxatzeko. Konpromiso hori instalazioaren bizi-ziklo osoan mantentzen da, abian jartzetik mantentzera eta ordezko piezen horniduraraino, salmenta osteko sare zabal baten bidez.
Kide: esperientzia eta nazioarteko bokazioa
Kide kooperatibak 50 urte baino gehiagoko esperientzia du hozteko soluzio integralak diseinatu eta fabrikatzen, eta sektoreko erreferenteetako bat da. 200 langile baino gehiago ditu, 1.000 kolaboratzailetik gorako sarea, eta MONDRAGON korporazioaren parte da. Enpresak berrikuntza, kalitatea eta zerbitzua uztartzen ditu, hotz-ganberak, panel isolatzaileak, ateak, hozte-ekipoak eta lehortegiak eskainiz.
Bere ibilbidean zehar, KIDEk nazioarteko proiekzio sendoa garatu du, bere izaera kooperatiboa eta Bizkaiko sustraiak mantenduz. Hazkunde jasangarriaren aldeko apustua egiten du, aberastasuna eta ongizatea sortuz eta ingurune sozial eta kulturalaren garapena sustatuz.