Irakurriena
- 1. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 2. Kidek 50. urteurrena ospatu du
- 3. Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
- 4. Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana
- 5. Arizmendi Ikastola, Mondragon Mexiko Unibertsitatean
- 6. Fagor Taldeak Tokixan egitasmoa babestuko du, elikadura burujabetzan sakontzeko
Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa lortu du

Bikain bezala aipatzen dira ezagutzaren transferentzia dimentsioan industriarekin egilekidetza, iturri pribatuetatik datorren finantziazioa ikerketarako, sortutako spin-off-ak, industriarekin batera sortutako patenteak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak.
Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikaioza jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura). U-Multirank mundu mailako ranking handiena, eta zehatzena kontsideratzen da.
Ikaste-irakaste dimentsioan, master ikasketak dagokien garaian bukatu duten ikasle kopuruaren portzentaia bikain emaitzarekin goraipatzen dira. Ikerketa dimentsioan, bikain kalifikazioarekin aipatzen dira argitalpenen kalitatea (inpaktu oso altuko argitalpenak) eta ikerketarako kanpotik jasotzen den finantziazioa.
Nazioartekotzearen dimentsioan, bikain eta oso ongi bezala kalifikatu dira ikaslegoaren mugikortasuna eta atzerriko unibertsitateekin batera argitaratutako naizoarteko argitalpenak.
Eta bukatzeko, eskualdearekin lotura dimentsioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko enpresa eta ikerketa zentruekin batera egindako argitalpen bateratuak eta eskualdeko finantziazio iturri desberdinetatik datozen diru sarrera kopuruak.
U-Multirank
U-Multirank, mundo mailako ranking berriak, bere laugarren edizioa argitaratu du online formatuan (www.umulitrank.org), eta nazioarte mailan unibertsitateen errendimentua alderatzeko erraminta ezin hobea da.
Edizio honetan, goi mailako 1500 instituziori buruzko informazioa jasotzen da eta aurreko edizioz-edizio, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan.