TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak 200 ikasle bildu ditu ekintzailetza sustatzeko

2018/02/27

Topagune horren bidez abian jarri da Ekiten, unibertsitateak ekintzailetzarekin duen urteroko hitzordua, landa-, enpresa- eta ongizate-esparruetako proiekturik onenak aukeratzeko unibertsitate osoan.
Mondragon Unibertsitateak 200 ikasle bildu ditu ekintzailetza sustatzeko

Mondragon Unibertsitateko lau fakultateetako 200 ikasle bildu dira ekintzailetza sustatzeko asmoz unibertsitateak urtero antolatzen duen Ekiten Topaketan. Aurtengoa XI. edizioa izan da, eta bertan, Mondragon Unibertsitateko lau fakultateetako (Goi Eskola Politeknikoko, Enpresagintza Fakultateko, Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko) ikasleek bat egin dute ekintzailetza lantzeko asmoz. Hala, diziplina anitzeko taldetan bilduta, gero negozio-eredua garatzeko erabiliko duten ideia berritzailea diseinatu dute.

Hitzordu hau Ekiten lehiaketaren irteerako pistola-tiroa izan da. Unibertsitateak urtero antolatzen du lehiaketa hori, orotariko esparruetako ideiarik onenak aukeratzeko.

Jardunaldiari hasiera emateko, arrakasta izan duten ekintzaileek hitzaldiak eman dituzte, nork bere esperientziaren berri emateko. Satur Insaustik (Goizperreko I+G+b saila), Damian Hryniewiczek eta Amaia eta Asier Galdosek (Magnet, S.Coop. start up teknologikoa) azaldu dute nola egin duten bat hornitzailea/bezeroa harremana duten bi enpresek, elkar hartuta proiektu bakar batean lan egiteko. Eriz Delgadok gizarte-ekintzailetzari buruz hitz egin du, eta ikasleei bere negozio-ereduaren berri eman die: Txokobide Gizarte Inklusiorako Bankua, Business Model Canvas modeloa oinarritzat duena. Azkenik, Iker Merchanek, La Salve Bilbao enpresaren bazkide sortzaileak, produktu on bat posizionatzeko marketinak eta komunikazioak duten garrantzia nabarmendu du. Eta ondoren, ikasleek taldetan landu dituzte negozio-ereduak. Azken buruan, diziplina aniztasunetik abiatuta indarrak batu eta ekitea izan da helburua.

Irteteko pistola-tiroa

Ikasleek irekita dute ekintzailetzarekin bat egiteko urteroko hitzorduan izena emateko epea. Ekainaren 15ean emango dira ezagutzera hiru kategorietan saritutako proiektuak, eta astebete geroago, ekainaren 22an, banatuko dira sariak.

Lehiaketako enpresa-ideia berrien atalak Gaztenpresaren babesa du, landa-inguruneak garatzeko ideia eta proiektuen atalak Landaolarena, eta pertsonen bizitza errazteko produktu eta zerbitzuen atalak Kimu Berrirena.

Eguraldia
Asteazkena 19 Min: 15
Max: 30
Osteguna 20 Min: 15
Max: 33
Ostirala 21 Min: 15
Max: 27
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak