Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Microsoft teknologien ekosistema aurkeztu da Informatika Ingeniaritza Graduan
Lehenengo atal batean ETIC-eko profesionalak Microsoft teknologiarekin sortzen dituzten soluzio ekosistema ezagutzera eman zuten. Horretarako hainbat proiektu aurkeztu zituzten, hala nola:
- Geolokalizazioa eta errealitate areagotua erabiliaz ibilbideak egiteko Windows Phone mugikorretan oinarritutako soluzioa
- Windows 8 tableta, zein ordenagailuetarako soluzioak
- Cloud edo “lainoan” oinarritutako soluzioak
- Kinect soluzioan oinarritutako Athletik zaleentzako jokoa edo arropa birtualki frogatzeko soluzioa.
- Bilboko turismo bulegorako garatutako mahai adimendu baten proiektua azaldu zenPixelSense teknologietan oirritutakoa.
Bigarren atal batean, Microsoft plataforma bateratuak osatzen duten teknologiak ezagutzera eman zuten. Redmon-eko enpresak egun gailu eta zerbitzuetan funtsatzen du bere negozioa, horrela, Telefono mugikorrak, tableta zein ordenagailuak, cloud zerbitzuak, Xbox kontsola eta Kinect sentsorea dira teknologia ardatzak. Guzti hauek ezagutzera emateko hainbat bideo eta adibide erakutsi zituzten.
Azken atal batean, informatika ikasleei zuzendutako baliabide eta laguntza bilduma bat ere aurkeztu zituzten, hala nola, Dreamspark programa, Microsoft Virtual Academy ,Codeplex eta Channel9. Hauekin batera ikasleei bideratutako lehiaketak aurkeztu zituzten ImagineCup eta OlimpiadAPPS.