Irakurriena
- 1. ONNERA Group-ek 2022an salmenten marka hautsi du 380 milioi euroko zifra lortuta
- 2. Lortek-ek SMARTLAB instalazioa aurkeztu du
- 3. Fagor Arrasate Ribinerf teknologikoaren kapital sozialean sartu da
- 4. Hotza fabrikatzen duen kooperatiba
- 5. Tafalla Iron Foundry Koop. E.: etapa berria
- 6. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 7. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 8. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 9. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 10. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
"Menuen ekoizpena %15era murriztu da krisian murgildu garenetik"
Tolosatik erantzun du Amaia Loidik TUlankideren deia. Bertan bizi da eta bertatik ari da telelana egiten, eta bizi dugun egoera konplexua jarraitzen. Une latza, iluna, gogorra... bizitzen ari da Ausolan, izan ere, "atzora arte 13.000 langile ginen, eta egunero 260 mila menu egiten genituen. Hori guztia gauzatzeko 16 sukalde handi ditugu eta horrela erantzuten genion bezeroari".
Koronabirusaren krisiak eztanda egin zuenetik, "%15 murriztu da menuen ekoizpena eta lan-taldea ere %15era murriztu da. Erabat ezezaguna den egoera bizi dugu eta oso gogorra izaten ari da". Era berean, Ausolanek badu ikuskizun eta ebentoetarako beste zerbitzu berezi bat, eta hori ere geldi dago egoerak bultzatuta.
Garbiketa zerbitzuak aktibitatea mantendu du eta eskaerak gora egin du arlo horretan. "Edozein modutan ere, egoera oso konplikatua da".
"17 emakume sortzaile eta ekintzailek egin bazuten, guk ere egingo dugu"
Egoera larria bada ere, Amaia Loidik ez du itxaropenik galtzen. "Orain 50 urte 17 emakume sortzaile eta ekintzailek lortu zuten enpresa bat martxan jartzea, eta bidea oso zaila izan zen haientzat. Haiek, orain 50 urte lortu bazuten, guk ere lortuko dugu orain. Ezin dugu itxaropenik galdu".