Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
LKS Next Legal-ek gizarte ekonomia sustatzeko ekitaldi ezberdinetan parte hartu du

UPV/EHUren Udako Ikastaroen (UIK) eta Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburua agendaren testuinguruan, ekintzaileak, profesionalak eta askotariko adituak bildu ziren jardunaldian. Parte hartzaileek kooperatibetatik ekitearen gaur egungo alde onak eta txarrak azaldu zituzten, modu justuago, sozialki arduratsuago eta jasangarriagoan egiteko duten egokitasuna agerian utziz, eta egungo gizarte eta enpresa testuinguruan indar eraldatzailea izan daitezkeela nabarmenduz.
Ekonomia Sozialaren arloko jardunaldi eta ekitaldiz betetako agendarekin, LKS Next Legalek apustu argia egin du "aukera ugariko" eredu hau sustatu eta ikusarazteko
Duela gutxi, bulegoko kideek beste jardunaldi batean ere parte hartu zuten, hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta ANEL – Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresak erakundeek lankidetzan antolatutako Enpresa Kooperatiboen eta Ekonomia Sozialaren Zuzendaritzan eta Kudeaketan Aditu Diplomaren hirugarren edizioari hasiera emateko ekitaldian. Bere hitzaldian, Martin Recaldek, LKS Next Legal erakundeko zuzendariak, nabarmendu zuen Ekonomia Soziala eredu guztiz baliagarria eta potentzial handikoa den arren, "aurre egin beharreko zailtasun eta erronketako bat dela bere ontasunak zabaltzea eta pertsonak trebatzea".
Ildo horretan, eta euskal kooperatibei eragiten dien araudian berriki egindako aldaketaren ondorioz, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Erregelamendu berriak ekarri dituen berrikuntza nagusiei heltzeko, bulegoak webinar bat antolatu zuen urriaren 3an.
Ekonomia Sozialaren arloko jardunaldi eta ekitaldiz betetako agendarekin, LKS Next Legalek apustu argia egin du "aukera ugariko" eredu hau sustatu eta ikusarazteko.