Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Leintz Arizmendi Futbol Taldea sortu da, emakumezkoen futbolaren mesedetan
Leintz Arizmendik eta Gasteizko Aurrerak lagunarteko partida hasi aurretik batu ditugu kirol proiektu garrantzitsuaren inguruan aritu diren pertsonak. Urtzi Amiano, Arizmendi Kirol Elkarteko arduraduna eta futbol taldeko kapitainak dira protagonista horietako batzuk. Eta haiekin batera, Mondra taldeko presidente eta zuzendaritzako kideak zein UDA taldekoak. Guztiek egin dute bat helburu bakarraren alde: "Emakumezkoen futbola sendotu, sustatu eta biziraupena ziurtatu". Halaxe esan digu Urtzi Amianok. "Emakumezkoen futbola kinka larrian zegoen eta zerbait egin beharra zegoen. Leintz Arizmendi sortu izanak etorkizunera begira emakumezkoen futbola Leintz Ibarrean sendotzea dakar. Eta futbolean egin nahi duten neska guztiek izango dute jokatzeko aukera".
Estibaliz Loiti, entrenatzailea.
Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko neskak batzen ditu proiektu berriak. Guztira 63 neska arituko dira eta futbol eskola ere sustatuko da. Klub berriak lau talde izango ditu beste horrenbeste kategoriatan: futbol eskola, gazte maila, kadetea eta Euskal Liga (futbolarekin alderatuta Bigarren B maila, gutxi gorabehera). Hain justu ere, atzo lagunarteko partida jokatu zuten Mojategin Euskal Ligakoak, Gasteizko Aurreraren aurka, eta garaipena eskuratu zuten, 3 eta 1.
Emakumezkoen futbola kinka larrian zegoen eta zerbait egin beharra zegoen
Garaipen handiena, ordea, hiru talde historikoren bat-egitea da. "Denok ulertzen genuen emakumezkoen futbolak behar zuela bat-egitea, eta txalogarria izan da UDA zein Mondra taldeko zuzendaritzen jarrera", adierazi digu Urtzik. Jokalariak ere pozik daude fusioarekin. TU lankidek taldeko hiru kapitainetako birekin hitz egiteko aukera izan dau. Lore Etxeandia aretxabaletarra eta Lide Zubiaga arrasatearra.
Lore Etxeandia eta Lide Zubiaga, Leintz Arizmendi taldeko hiru kapitainetako bi.
"Emakumezkoen futbolarentzat hiru kluben bat-egitea izan da jokaldirik onena"
Zein iritzi duzue bat-egiteaz?
L.Z: Naiz eta orain arte talde ezberdinetan jokatu, jokalari gehienak ezagutzen ginen eta gure artean oso harreman ona zegoen. Horrexegatik, bat-egiterakoan ez da arazorik egon eta talde askoz sendoagoa osatu dugu.
L.E: Fusioa begi onez ikusten dugu. Orain dela hiru urte ere egon zen saiakera bat baina orduan ez zen posible izan. Etorkizunera begira beharrezkoa da bestela emakumezkoen futbola desagertzera kondenatuta baitzegoen. Esan daiteke hau izan dela emakumezkoen futbolaren aldeko jokaldirik onena.
Kluba sendotu da, handitu, eta estruktura ere hobea da orain.
L.E: Entrenatzaile kopurua, autobusak, kirol jantziak... dena da hobea orain. Estruktura handitu da eta babes gehiago dugu orain. Denboraldia gogorra izango da kategoria berrian, Euskal Ligan, eta dena beharko dugu.
Hitz egin dezagun futbolaz. Euskal Liga duzue zain, emakumezkoen futbolean hirugarren kategoria handiena. Nola egingo diozue aurre denboraldiari?
L.Z: Aurredenboraldian gaude orain, elkar ezagutzen joateko sasoian, eta momentuz gustura gabiltza. Denboraldia ez da erraza izango eta uste dut lehenengo urteak balioko duela taldea sendotzeko. Talde polita dugu eta hasiera gogorra izango bada ere, ziur naiz hobetuko dugula.
Badirudi, azken urteotan, emakumezkoen futbola hazten ari dela. Nola ikusten duzue?
L.E: Emakumezkoen futbola indarra hartzen ari da eta hedabideetan ere nabarmen areagotu dira emakumezkoen futbolaren gaineko publikazioak. Hedabideek fokoa jarri dutenetik, emakumezkoen futbolak indarra hartu du. Bidea hori da eta hedabideekin batera etorriko dira sponsor handiak eta babesleak.
Eta zaleak? Nola erakarriko ditugu aurten Mojategira, zuen partidak ikustera?
L.Z: Zaila izango da, izan ere Leintz ibarreko zale askok ez dute jakingo existitzen garenik ere, eta gutxiago zein kategoriatan gauden. Edozein modutan ere, hedabideek gure taldearen jarraipena egiten badute, interesa piztuko da eta espero dugu horrela zaleak erakartzea.
L.E: Futbol ikuskizun dotorea izango da aurten Mojategin eta gurako geuke zaleak gure partiduak ikustera gerturatzea. Sare sozialetan, lagunen artean, medioetan... jendea animatu nahi dugu aurten gu ikustera eta gu animatzera etortzeko.