Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
LEINN: Ekintzaileen unibertsitatea
Gaur egun 135 pertsonako komunitateak osatzen du Mondragon Team Academy, proiektu errealekin egiten dute lan eta euren helburu nagusia da enpresak sortzea. Ekintzailetasuna muturreraino eraman nahi dute, taldelanean, ikertzen eta bide berriak irekitzen.
Mondragon Unibertsitatearen asmoa da ekintzaile komunitate sendo bat sortzea, eta bereziki MONDRAGON korporazioari zerbitzua eskainiko dioten pertsonak formatzea. Silicon Valleyn existitzen den ekosistemaren antzekoa gurean sortzea da nahia. Eta dagoeneko aurreneko pausuak eman dituzte, eta etorkizunari itxaropenaz begiratzen diote. Enpresa batzuk dagoeneko ari dira bidea egiten eta fakturazio txikia bada ere, ari dira emaitzak lortzen.
LEINN-en filosofia: eginez ikasi
Proiektuak martxan jarri, hanka sartu, berriro ahalegindu, okerreko bidetik bide onera bueltatu, behin eta berriro frogatu, ahalegindu, arrakastaren bila etengabeko lana egin, eginez Ikasi. Hori da Leinn graduaren filosofia nagusia. Proiektuak eta enpresak sortuz Ikasi eta esperientziatik ikasgai nagusiak atera