Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Lanbai, lan eta formazio azoka, ekainaren hasieran Arrasaten
Hiru egunetan zehar hainbat ekimen egongo dira.
Ekainaren 9 eta 10ean, lan bilaketara bideratutako tailerrak izango ditugu Arrasaten, Kulturaten hain zuzen ere. Hemen ikus daiateke tailerrei buruzko informazio guztia. Tailerrak dohainik izango dira baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
Ekainaren 11n berriz, azoka egongo da Mondragon Unibertsitateak Garaia berrikuntza gunean duen eraikinean. Hirugarren edizio honetan ere, curriculumak uzteko aukera egongo da 36 enpresa eta erakunderen stand-etan, elkarrizketak egiteko aukera 34 stand-etan, eta beka eta diru laguntzen informazioa eta lan poltsetan izana emateko aukera baita ere.
Bestalde, formazioari buruzko informazio bila bazabiltza, Mondragon Unibertsitateak, gradu, unibertsitate master, profesionalentzako prestakuntza eta heziketa zikloei buruzko informazioa eskainiko du.
Aurten ere, aurreko edizioan bezala, Mondragon Unibertsitateak, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Lanbide eta MONDRAGON Korporazioaren babesarekin kontatzen du guzti honen antolaketan.