Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Lana kooperatibak Txekian duen lantegiaren 10. urteurrena ospatu du
Txekiar Errepublikan kokatzen den planta hau 2007an inauguratu zen, Europa eta mundu mailako merkatuetara hurbiltzeko helburuarekin. Bertan bi fabrikazio lerro daude eta hauen bitartez eraikuntza sektoreari zuzenduriko egurrezko elementu desberdinak egiten dituzte.
Oñatin egiten diren hiru geruzako ohol berdinak egiten dira eta horrez gain, egurrezko habeak. Gainera, aurten inbertsio berri bat egin da planta honetan, eta habe bigen fabrikazioa bikoiztea izango da helburua. Gaur egun planta honetan, 120 langile daude lanean.
10. urteurrena ospatzeko jai giroan egin dute topaketa, langile zein familia guztiekin. Oñatiko ordezkariak ere bertan izan ziren, Kontseilu Errektoreko eta Zuzendari Kontseiluko kideen bitartez. Guztira, ia 250 pertsona bildu ziren ospakizunean.
Lana, egurrezko kofratu-egituretan bereiztu da eta, azken urteotako krisi garaia gaindituta, Oñatiko planta ere berrikuntza eta inbertsio gehiago egitea espero du epe motzean. Etorkizunera begira, egungo merkatuak indartu eta berrietara heltzea da erronka.

