Irakurriena
- 1. Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin
- 2. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 3. Mikel Mujika Estensoro, Orkliko Konfort eta Osasun negozioaren zuzendari berria
- 4. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 5. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 6. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 7. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 8. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 9. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 10. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
LagunAroko bazkideek euskararekin konpromiso irmoa dute
LagunAron euskararen arloan duten erronketako bat hauxe da: euskaraz lan egiten duten kooperatibei eta harremana euskaraz hasten duten mutualistei zerbitzua euskaraz ematea gaztelaniazko zerbitzuaren kalitate berarekin.
Geroz eta gehiago dira zerbitzua euskaraz eskatzen duten kooperatiba eta mutualistak eta eskaera horri erantzuteko lanean ari dira.
Erronka hori lortzeko bazkide eta langileak trebakuntza saioak egiten ari dira. Pasa den urritik abendura bitartean bazkide eta langileei “Zerbitzua euskaraz emateko euskara teknikoa” ikastaroa egiteko aukera eskaini zaie eta erantzun bikaina izan du, %81ak jaso baitu formazioa.
Gaur egun, LagunAroko langileen artean euskararen ezagutza maila %88koa da eta ulermen maila berriz, %92koa. Beraz, nabarmentzekoa da, ezagutza arloan indartsu dagoela Arrasateko kooperatiba eta, beraien beste indargune bat, kooperatiba eta mutualistekin harremana duten teknikariek zerbitzua euskaraz ematea bermatu dezaketela da.
Aurrera begira, pertsonak trebatzen jarraitzeko estrategiarekin segituko dute eta, ildo horretan, 2018ko otsailetik abendura bitartean 31 langile, plantilaren erdia baino gehiago, arituko da ahoz zein idatziz euskara maila hobetzen.