Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
LagunAro, EPSVk gaur egingo du Ohiko Batzar Orokorra
MONDRAGON Korporazioaren baitan dauden kooperatiba guztien artean aurrenekoa izango da LagunAro, EPSV ohiko batzar orokorra burutzen. Ondoren, martxotik eta ekainera bitartean, korporazioko kooperatiba guztiek egingo dituzte batzarrak.
Gestio Plana eta Plan Estrategikoa
Batzar orokorraren oinarrizko gaien artean, garrantzitsuena izango da Gestio Memoriaren, 2016 urteko kontuen eta 2017ko Gestio Planaren azterketa eta onarpena. Hain justu ere, 2017 Gestio Plana landu da 2017-2020 Plan Estrategikoaren barne. Era berean, Aitatasun eta Enplegu Laguntzarako prestazioei dagozkien Errektore Kontseiluko zenbait modifikaziio proposamen aztertuko dira.
Bukatzeko, halabeharrez, 2017ko apirilaren 1etik 2018ko martxoaren 31ra bitarteko prestazio eta kuoten onarpena aurkeztuko da. Aurten, gainera, Kursaalera gerturatuko direnek, erakundearen 50.urteurrenaren harira, agian sorpresaren bat ere izango dute.