Jabetza intelektuala
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ikerketa zentro teknologikoa
Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakurriena
- 1. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 2. Lortek Bilbora hedatu da
- 3. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 4. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 5. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 6. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
Kuvu proiektuak jaso du Garaia Investors 2023 saria
Ekimenaren helburua da 0 kilometroko ekintzaile eta inbertitzaileen sare bat sortzea, konexioa errazteko, bi aldeen beharrak konpontzeko, modu teoriko eta praktikoan ikasteko, ekintzailetza teknologikoko ekimenen erakusleiho bat sortzeko eta Debagoiena ekintzailetzarako gero eta gune erakargarriagoa bihurtzen jarraitzeko, start-up-etarako beharrezkoak diren elementu guztiak aurkitzeko aukera ematen baitu.
2023ko hitzordu honetan bederatzi proiektu aurkeztu dituzte pitch formatuan, hainbat garapen fasetan, sektoretan, teknologietan eta helburu desberdinekin: inbertsioa, ikaskuntza, partner industrialen bilaketa, mentoreen bilaketa, eta abar.
Aurkezpenei amaiera emateko, Garaia Investors Saria banatu zen: Kuvu proiektuak jaso zuen saria, publikoak aurkezpen onena izan zela aitortu zuelako. Irabazleak, aintzatespenaz eta bere komunikazioaz gain, Sokalagun zerbitzua jasoko du Galbaianen partetik, urtebeteko aholkularitza jabetza industrialaren arloan eta urtebeteko lekua Garaiaren coworking eremuan. Amaia Sarasolak (Galbaian) eman zion saria Eduardo Fierrori (Kuvu).

Jardunaldia networking batekin amaitu zen eta udazkenean beste hitzordu bat aurreikusten da sarea eraikitzen eta indartzen jarraitzeko.
Garaia Parke Teknologikoak, Ikerlanek, Iseak, Mondragon Sustapen Zentroak, Debagoieneko Mankomunitateak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateak, Gaztenpresak eta Galbaianek antolatu dute ekimena.
Jabetza intelektuala
Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ikerketa zentro teknologikoa
Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea