Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Kooperatibismoa eta ekonomia sozialari buruzko webinarrak
COVID-19k sortu duen krisi egoeraren testuinguruan, Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak eta Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterreko koordinazio taldeak webinar sorta ba antolatu dute.
Ekainaren 3, 4, 10 eta 17an egingo diren mahai-inguruetan, kooperatibismoari eta ekonomia sozialari buruzko gaurkotasun handiko hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola COVID-19ak sortutako egoera, kooperatibek egoerari emandako erantzuna eta kooperatibismoaren ekarpen posibleak. Mahai-inguru eta hitzaldietan, parte hartuko dute bertako zein kanpoko ordezkariek
Webinarrak 18:00etan hasiko dira. Aurkezpen guztiak irekiak dira, baina, aldez aurretik izena eman beharko da.
EGITARAUA
- Ekainak 3 (asteazkena). Mondragon Taldeko kooperatibak COVID-19aren aurrean.
Hizlariak: Carlos Maza (Lagun-Aro), Aritz Otxandiano (FAGOR Taldea) eta Mikel Larrea (Eroski). Dinamizatzailea: Ainara Udaondo (Mondragon Unibertsitatea).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/6cedc228-f717-41af-b975-22b9b4a50c3d
- Ekainak 4 (osteguna). Kooperatibismoa Euskal Herrian eta Katalunian.
Hizlariak: Ivan Miró (La Ciutat Invisible-XES), Iñigo Iñurategi (Mondragon-Gestio soziala) eta Ainhoa Iribar (Olatukoop). Dinamizatzailea: Aitzol Loyola (Mondragon Unibertsitatea).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/7f732447-0f69-4cf2-b757-9e4e340c9dac
- Ekainak 10 (asteazkena). Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Master berriaren aurkezpena.
Hizlaria: Leire Uriarte (LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailea eta masterreko koordinatzailea).
Aurkezlea: Julen Iturbe-Ormaetxe (Kontsultore artisaua).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/ca0cd7da-08ec-412b-9627-b247f58a1afd
- Ekainak 17 (asteazkena). Kooperatibismoaren ekarpena post-COVID-19 garaian.
Hizlariak: Paloma Arroyo (COCETA) eta Rosa Lavín (Konfekoop). Dinamizatzailea: Leire Uriarte (Mondragon Unibertsitatea).
Izen-ematea: https://app.livestorm.co/p/3f2cc516-c4e2-4540-b691-f7e6e58202ce