Kooperatibak

Lea-Artibai

Leartiker fabrikazio aditiborako edo 3Drako materialak garatzen ari da

2014/07/24

Leartiker zentro teknologikoak 3Dn inprimatzeko ingeniaritzako material sorta berri bat garatu du. Horren erakusgarri izan da Leartikerrek Bilbon azken Maker Faire azokan izan duen presentzia.

Gehiago irakurri

Lea Artibai Ikastetxeak enplegu eta prestakuntza azoka antolatu du ekainaren 18rako

2014/06/16

Asteazkenean, ekainaren 18an lehen lanerako eta prestakuntzarako azoka ospatuko da Lea Artibai eskualdean. "Lan Azoka" izena duen ekimen honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa eta erakundek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

OSALANek Lea Artibai Ikastetxeak prebentzioaren alde eginiko lana goraipatu du

2014/05/12

OSALANek (Lan Segurtasun eta Osasunaren Euskal Erakundea) pasa den ostiralean, maiatzak 9, Lea Artibai Ikastetxeak prestatutako lan segurtasun eta osasunaren gaineko erakusketa iraunkorraren aurkezpenean parte hartu zuen. OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek, hezkuntza zentroak etorkizuneko profesionalak hezitzeko orduan, prebentzioarekin duen konpromisoa eta honi lotuta garatutako lana goraipatu du.

Gehiago irakurri

Lea Artibai Ikastetxeak Euskal Herriko lehen Lean eskola inauguratuko du Markina-Xemeinen apirilaren 30ean

2014/04/28

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Hezkuntza saileko Konstseilariordetzak bultzatutako ekimen berritzaile bat da “Lean Eskola”. Hezkuntza zentroak inaugurazio ekitaldi bat antolatu du “Lean Eskola” izango den eraikinean datorren apirilaren 30ean.

Gehiago irakurri

Lea Artibai Ikastetxeak Euskal Herriko lehen Lean eskola inauguratuko du

2014/04/22

Apirilaren 30ean izango da inaugurazio ekitaldia, Markina-Xemeingo Esperantza fabrika aurkitzen zen instalazioetan. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Hezkuntza saileko Kontseilariordetzak bultzatutako ekimen berritzailea da.

Gehiago irakurri

Leartiker, automozio sektorean erreferente den europear proiektu baten buru izango da

2014/02/11

“BiosourceComp” deritzon proiektua gauzatzen ari da Leartiker. Horren helburua, biokonposatua den materiala maila industrialean sortzea da, gero injekzio bidez prozesatzeko, ibilgailuen enbrage pedalak egiteko.

Gehiago irakurri

‘Ilusio Ponpak’ jardunaldiak pertsonen kudeaketako motibazioa landu du

2014/01/16

Ehun pertsonek baino gehiagok gozatu dute gaur goiz osoan Lea Artibai Ikastetxean (Markina) ‘Ilusio Ponpak’ deituriko jardunaldian. Hizlari moduan Alex Txikon alpinista ezagun eta abenturazalea ibili da. Honekin batera, Carlos Andreu coach ezagunak motibazioa, pertsonen zein giza baliabideen alorreko kudeaketa eta erronkak aztertu ditu.

Gehiago irakurri

'Ilusio Ponpak' jardunaldiaren hirugarren edizioa urtarrilaren 16an Lea Artibai ikastetxeak antolatuta

2014/01/09

Enpresa, hezkuntza eta kirol arloko ordezkariak izango dira Lea Artibai Ikastetxeak antolatutako “Ilusio Ponpak” jardunaldiaren hirugarren edizioan. Markina-Xemeingo Goi Mailako ikasketa zentroak egitasmoa antolatu du hezkuntza berritzailea, enpresa eta hezkuntza zentroen arteko hartu-emana sustatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

%83an hazi da Lea Artibai Ikastetxearen langabetuentzako prestakuntza eskaintza

2013/11/22

Lea Artibai Ikastetxeak nabarmenki handiagotu du langabetuentzako prestakuntza eskaintza 2013-2014 ikasturtera begira. Lanaren euskal zerbitzua den Lanbidek finantzatutako 16 ikastaroren eskaintza izango du Markina-Xemeingo ikastetxeak eta 5.285 ordu eskainiko dira guztira prestakuntzan, eskualdeko 300 pertsona prestatzeko asmoz.

Gehiago irakurri

Nanoteknologiaren gaineko adituak batuko dira bihar Leartiker-en

2013/11/11

Leartiker zentro teknologikoak gosari teknologikoa egingo du datorren azaroaren 12an "Nanoteknologiari buruzko Gogoeta irekiak" izenburupean. Miryam Asunción, Donostiko CIC Nanoguneko Transferentzia zuzendariak emango du hitzaldia, eta nanoteknologian plastikoen eta kautxuen onurei buruz jardungo du.

Gehiago irakurri

Irakaskuntza teknikoa

Helbidea
Xemein Etorbidea, 19 48270 Markina/Marquina
Telefonoa
+34 94 616 90 02
Web
http://www.leartik.com/index.php?Hizkuntza=ES
Eguraldia
Larunbata 28 Min: 2
Max: 18
Igandea 29 Min: 3
Max: 16
Astelehena 30 Min: 2
Max: 8
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak