Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
Kolonbiako ordezkari talde batek Mondragon Unibertsitatea bisitatu du
Kolonbiako Iparraldeko Caucatik etorritako 11 lagunek Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bisitatuko dute, Estrategias de Intercooperación y Desarrollo Territorial Rural-Grupo Norte del Cauca (Colombia) programako prestakuntzaren zati bezala. Bi erakundek bultzatzen dute lankidetza-programa hau: EHU/UPVKO Hegoak, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eta Mondragon Unibertsitateko LANKI Koopetibismoaren Ikertegiak.
2017an kolonbian hasitako bake-prozesuaren ondorioz, Lanki kooperatibismoaren ikertegiak eta EHU/UPVko hegoa nazioarteko lankidetza eta garapenari buruzko ikasketa institutuak sortutako prestakuntza-programan parte hartzen dute. Formazioaren helburua da, besteak beste, gerrillari ohiak bergizarterartzea.
Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EPek 2017an sinatutako bake-akordioen esparruan kokatzen da proiektu hau eta helburua da gerrilari ohiak inkorporazioaren prozesu indartzea eta adiskidetzea sustatzea. Proiektu honez bidez, prestakuntza eta laguntza teknikoa eskaintzen da Euskal Herrian eta Caucan.
Programaren helburua da nekazarien, indigenen eta afrikar ondorengoen nekazaritza-ekoizpeneko tokiko erakundeetako liderrak eta liderrak indartzea, FARC-EPko borrokalari ohiekin batera.
Proiektua gazuatzen da Cauca iparraldeko bi landa-udalerritan: Buenos Airesen eta Caldonon. Egitasmo hau bultzatzen da gizarte-ekonomia solidarioaren eta komunitarioaren ikuspegi partekatu batetik, genero-ikuspegia jorratzen du, eta belaunaldi desberdinen arteko integrazioa sustatzen du.
Prestakuntza-bisitaren xedea da 2017an hasitako lankidetza-prozesuari jarraipena ematea eta euskal erakundeak Cauca iparraldeko tokiko erakundeekin eta etnia arteko taldeekin artikulatzea: Nasa kabildo indigenak, afrikar ondorengoen erkidegoko kontseiluak, emakumeen eta nekazarien erakundeak, FARCeko borrokalari ohien kooperatibak.
Gaikuntza- eta truke-bidaia honen helbururekin bat datoz parte hartzen duten erakunde guztiak: antolaketa indartzea, eskualdearen edo azpieskualdearen ikuspegitik artikulatzea eta lankidetza bultzatzea, eta landa-garapen sozioekonomikoa azpimarratzea. Hala, egitasmoan esku hartzeko dute gerrilari ohien kooperatibek, Asocabildos Caldono-k, Ardecan-ek eta Proyecto Nasa de Toribíok.
Euskal Herrian egiten ari diren hiru asteko egonaldian, ordezkari kolonbiarrek bisitatuko dituzte hainbat euskal erakunde eta garapen agentzia (Lea Artibai, Urola Kosta, etab.), kooperatiba, gobernuz kanpoko erakunde, ekonomia sozial solidario ekimen, sindikatu, OlatuKoop, KoopFabrika, Azaro Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria, eta abar.
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Lankidetzaren Garapenerako Euskal Agentziak finantzatzen du; aurtengoa da programa honen bigarren edizioa.