Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea.
Berrikuntzan pentsatzen dudanean bi ideia kontrajarri etortzen zaizkit etengabe burura. Lehena abiadurarekin loturik dago beti, presa izatera iritsi gabe, baina bai lehenak izateko asmo sendoarekin; eta horrek esan nahi du gure esparruan berrikuntzaren lider izan nahi dugula. Bigarren ideia lehenaren ifrentzua da, eta berritzeko behar den denboraren edo abiaduraren kontzeptua erlatibizatzera dator; izan ere, jabetzen naiz gure buruak eta gure ideiak dabiltzan eremu horretatik dagoeneko pasa direla beste belaunaldi batzuk, eta garrantzia duena ez dela horrenbeste azkartasuna, etsi gabe jardutea baizik.
2020/12/14
Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia
Orotariko Euskal Hiztegian, ikuskizun hitzak adiera bat baino gehiago ditu. Izen gisa, lehen adierak espektakuluren sinonimotzat du. Eta, neurri batean, horixe bihurtu da azken egunotan txertoen garapena.
2020/11/26