Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Kimu Berri proiektu berritzaileen erakustaldia
Kimu Berrik sustatzen duen proiektu berritzaileen erakustaldiak bere ateak irekiko ditu irailaren 22a bitartean Arrasateko Kulturateko klaustroan. Seigarren edizio honetan, unibertsitateko gazteek garatutako proiektuen panelak, prototipoak eta ikus-entzunezko erreportajeak egongo dira ikusgai. Ondoren, erakusketa Oñatira, Enpresagintzako Fakultatera eramango da eta irailaren 23tik urriaren 5era, Fakultateko ordutegian bisitatu ahal izango da. Bukatzeko, Aretxabaletako Arkupe Kulturetxean ikusi ahal izango da urriaren 6a eta 16a bitartean.
Guztira 52 proiektuk hartuko dute parte erakustaldian eta honetaz gain, irailaren 16an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Kulturateko Areto nagusian 8 proiektuen egileek zehaztasunak emango dituzte azalpen laburrean. Honen ostean, eguerdiko 12:00etan, VI. Kimu Berri erakusketak ateak irekiko ditu Klaustroan.
Kimu Berri VI. ekitaldiko proiektu berritzaileen erakusketan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) gradu, postgradu edo masterretako eta HUHEZIko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleek egindako zenbait proiektu bilduko dira.