Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia izango da protagonista 2012ko Arizmendi topaketan
Juan Jose Ibarretxe Markuartu, Lehendakari ohia eta
ekonomialaria izango da 2012ko Arizmendi topaketaren gonbidatu nagusia. Ibarretxe “Etorkizuna: Identitatea, Berrikuntza,... Lankidetza” izenburupean arituko da. Topaketa, azaroaren 29an izango da, eguena, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 6.eraikineko 2. solairuan dagoen Areto nagusian egingo da aurten Arizmendi Topaketa. Aurretik, Joxean Alustizak Usandizaga Fagor Taldearen eta Gizabidea fundazioaren lehendakariak agurra egingo du. Hizlariaren aurkezpena, berriz, Igor Ortega Sunsundegik egingo du, Lanki Ikertegikoak.
Etorkizuna berbagai
Juan Jose Ibarretxe Markuartu, Lehendakari ohi eta ekonomialariak honako hitzaldia eskainiko du: “Etorkizuna: Identitatea, Berrikuntza,... Lankidetza”. Sarrera dohakoa izango da eta nahi duen orok izango du aukera Arizmendi Topaketara gerturatzeko.