Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Izan zaitez boluntario FLL Euskadi-MONDRAGON torneoan

MONDRAGON eta Innobasquek First Lego League Euskadi-MONDRAGON powered by Mondragon Unibertsitatea and Innobasque torneoa antolatzen dute Euskadiko 6 eta 16 urte bitarteko gazteen artean gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoak sustatzeko. Horregatik, hurrengo apirilaren 30ean edo maiatzaren 8an era aktiboan boluntario bezala parte hartu dezazun animatu nahi zaituztete. 2021eko edizioan partaideek REPLAY erronka gaiei aurre egin beharko diete, jokoa eta kirola ikuspegi batetik berrasmatuz.
FLL Euskadi-MONDRAGON inoiz baino seguruago bat antolatzen ari dira; talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileen eskutik, eta zu bakarrik falta zara. Aurten, jardunaldia COVID-19 protokoloak eta neurri soziosanitario guztiak betez antolatuko da. Bigarrenez, FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa ofiziala izango da, Estatu mailako txapelketara sailkatzeko balioko duena.
Eta jardunaldiak behar duen bezala funtzionatzeko behar beharrezkoa da boluntarioen laguntza. Horretarako, eman izena hemen. Era ezberdinetan lagundu dezakezu egun horren arrakasta bermatze aldera. Epaile bezala aurkezten diren proiektuak baloratu ahal izango dituzu, score edo time keeper bezala puntuazio eta denboraren kontrola eraman edo floater bezala talde ezberdinen laguntzaile eta gida izan egun osoan zehar.
- FLL Explore lehen edizioa 6-9 urte arteko ikasleei zuzendua dago, eta apirilak 30ean izango da parte hartzaileen ikastetxeetan.
- FLL Challenge aldiz, maiatzak 8an Mondragon Unibertsitateko Arrasateko egoitzan izango da, eta 10-16 urte arteko ikasleek hartuko dute parte bertan.
Zer izango naiz?
Epaile: Talde bakoitzaren proiektu zientifikoa baloratuko dut, hilabetetan zehar landu duten lana eta honen aurkezpena puntuatuko ditut. Ekitaldiaren egunean nire egitekoa talde ezberdinen proiektuen aurkezpenak ikusi eta baloratzea izango da.
Arbitro: Robotaren jokoa ikuskatuko dut. Partaide bakoitzak robotaren jokoan era zuzenean parte hartu eta arauak errespetatzen direla ziurtatuko dut. Nire egitekoa egun horretan robotaren jokoaren garapen egokia bermatzea izango da.
Floater: Talde partaide bakoitzak bere floater propioa du. Floater bezala nire egitekoa egunean zehar talde bakoitzak duen ordutegia kontrolatu eta hauen eguna erraztea izango da. Nire taldearen arduraduna izango naiz, eta taldearen partaide bat gehiago bilakatuko naiz.
Mundu osoan zehar heziketa bultzatuz
First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da. Honen baitan antolatuko da FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean.
Ekitaldia MONDRAGON Korporazioak STEAM heziketa bultzatzeko Innobasquerekin duen akordioaren baitan dago kokatua. Horrela, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu, jakintza ildo berri bat irekiz.