"Ilusio ponpak" enpresa munduari energia positiboa bidaltzeko

Lea Artibai Ikastetxeak bostgarren urtez jarraian antolatu du jardunaldia enpresa eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko.
Card image cap
2016/01/25

Mago More

Ilusio ponpak 2012 urtean sortu zuen Lea Artibai Ikastetxeak krisi ekonomikoak sortutako egoeraren aurrean adituen ikuspegi eraikitzaile eta baikor bat emateko asmoz. Jardunaldia eskualdeko profesionalen artean nahitaezko hitzordu bihurtu da eta urtero ehun pertsona baino gehiagok parte hartzen dute. Elsa Punset idazle eta filosofo ezaguna, Emilio Duro coach eta enpresaria eta lau aldiz txapeldun paraolinpikoa den David Casinosen aurkezpenak entzuteko aukera egon izan da aurreko ediziotan.

Danel Alberdi-Coach&Play

Urtarrilaren 22an izan zen jardunaldian, berriz, Miguel Blanco 3M Iberiako produktu berrien merkaturatze burua, Danel AlberdiCoach & Play bazkide sortzailea eta More magoa hizlari, aurkezle, enpresari eta irakaslearen esperientziak ezagutzeko aukera izan zen.

Ilusio ponpak 2016

Irakaskuntza teknikoa