Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Humanity at Music, Lekeitiotik Aretxabaletara
Humanity at Music taldea Lekeitiora joan zen pasa den igandean Ikastolen jaialdia ospatzera eta kooperatibismoari omenaldia egitera.
Kooperatibismoari omenaldia egitera joan ziren eta inoiz baino argiago ikusi zituzten kooperatibismoaren nortasunaren baloreak bizirik: euskara, elkartasuna, hezkuntza eta lankidetza batuta, askoz gehiago garela, aukerak biderkatzen direla eta irtenbideak errazagoak direla. Haratzago goazela!
Aretxabaletan dena prest larunbaterako
Maiatzaren 25ean, 19:00etan, "Humanity at Music - Aretxabaleta" ikuskizuna izango da Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian eta dagoeneko azken ensaioetan ari dira partehartzaileak. Sarrerak ere salgai daude Arkupe kultur etxean, 5 eurotan.
Aretxabaleta Abesbatza taldea, Leizarra Musika Eskolako haurren abesbatza, Arizmendi Ikastola Abesbatza eta Iubilo Bilbao Abesbatza izango dira bertan, Arrasate Musikal Orkestrarekin batera eta Ikel Olazabalen zuzendaritzapean. Dantzan, berriz, Jeiki eta Leizarra Musika Eskolako dantzariak egongo dira eta baita Xabi Igoa bertsolaria ere.
Emozio dardarak
Ibarra Kiroldegia emozioz betetzeko osagai guztiak dauzka ekitaldiak, izan ere, diziplina artistiko anitzeko ikuskizuna izango da, eta umore puntua ere ez zaio faltako.
