Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Huhezinema lehiaketak musika izango du ardatz
Zine jaialdia 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 1a bitartean ospatuko da. Lanak aurkezteko epea irekia dago, otsailaren 18ra arte.
Huhezinema, Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleen artean antolatutako zine jaialdia da eta aurten 15 urte beteko ditu.

Musika izango du ardatz eta berritasunekin dator, izan ere, aurtengo bideo sorkuntzako lehiaketa honek hirugarren atal bat izango du, bideoklipena.
Hauek dira kategoriak eta bakoitzaren ezaugarriak kontsultatzeko loturak:
Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da, eta 2022ko otsailaren 18a izango da horretarako azken eguna. Sortzaileek jaialdiaren webgunean dagoen izen-emate fitxa bete beharko dute lanak aurkezteko.
Informazio orokorra, https://huhezinema.eus/