Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Huhezinema 2011: izena emateko epea martxoaren 25era arte
Lehiaketaren oinarriak
Huhezinema jaialdia 2011ko maiatzaren 11 eta 12an egingo da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean (Eskoriatza) eta Debagoienan. Jaialdian, edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira. Lanaren jatorrizko bertsioa euskara edo gaztelania ez denean, euskara edo gaztelaniazko azpidatziekin bidali beharko dira lanak. Horretaz gain, edozein generotako lanak (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala...) onartuko dira, bai bideo eta bai zinema formatuan.
Sariei dagokienez, jasotako lan guztietatik hamar aukeratuko dira eta guztiek 300 euroko saria jasoko dute aukeratuak izateagatik. Horrez gain, aukeratutako hamar lanen artean, epaimahai ofizialak bi sari emango ditu: euskarazko film labur onenari, 400 euro; film labur onenari, 300 euro; 3. sari bat, aretoan bertan egingo den bozketaren ondoren jakinaraziko da: publikoaren saria, 200 euro. Maiatzaren 12an egingo den sari banaketa ekitaldia.
Informazio gehiago: HUHEZINEMA 2011 Film Laburren Jaialdia HUHEZI - Dorleta auzoa z/g Eskoriatza 20540 Posta elektronikoa: huhezinema@mondragon.edu