Irakurriena
- 1. Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
- 2. Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur
- 3. Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
- 4. Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
- 5. Mondragon Unibertsitatea ekintzailetza sustatzen proiektu teknologikoak sarituz
- 6. Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du
- 7. Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
- 8. Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
- 9. Kooperatibagintzan ezagutza sendotzen
- 10. Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko
Huhezinemaren 14. edizioa iritsi da

Aurtengoan, Huhezinemak ez die hutsik egingo zine jarraitzaileei, eta ilusio berrituekin itzuli da, 2020ko online edizioaren ondoren. Aurten, formatu hibridoa izango da, batzuek etxetik jarraitu ahal izango dute baina aukera egongo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan, bertatik bertara, ekitadia jarraitzeko.
Egitarau betea
Bihar, asteazkena, martxoak 17, goizez Binahi Kasting agentziaren masterclass bat izango da. 10:00etatik 13:00etara bikoizketa eta kasting zuzendaritzaren gainekoa. Arratsaldean, berriz, 15:00etatik 18:30etara film laburren emanaldiak izango dira, ordu erdiko deskantsu batekin. Hasteko Begia Begi Truk film laburraren sortzaileek hitzaldi bat emango dute, aurreko edizioan Ogeita4 enpresak babesten zuen MU Saileko Argazki Onenaren sariaren irabazleak izan zirenak. Gero, MU Saileko film laburren lehen blokea proiektatuko da, hauen zuzendarien aurkezparekin batera. 17:00etan, ordu erdiko atsedenaren ondoren, MU Saileko film laburren bigarren blokea proiektatuko da, 18:30ak arte.
Guztira, 10 sari banatuko ditu epaimahai ofizialak
Ostegunean, martxoak 18, IXA, mugikorrentzat euskaraz egindako lehen websailaren sortzaileek 10:00etatik 13:00etara masterclass bat emango dute; beraien websail berritzailea nola egitea lortu duten eta beraiek erabilitako teknika eta formatu bertikalaren nondik norakoak azalduko dituzte. Arratsaldean berriro ere film laburren proiekzioak izango dira, aurreko eguneko ordutegi berberarekin, 15:00etatik 18:30ra.
Ostegunean Sail Ofizialeko film laburrak proiektatuko dira eta aretoan bertan izango dira filmen sortzaileak. Guztira, 10 sari banatuko ditu epaimahai ofizialak: Erika Olaizola, Arantza Santesteban, Aizpea Goenaga eta Irati Crespok osatutakoak.
Aurtengo edizioa hibridoa izango da, aurrez aurreko eta online modalitateak nahastuko baititugu. Urtero bezala, saio presentziala Aretxabaletako Arkupe aretoan izango da. Streaming bidezkoa ordea, Twitch bidez emitituko dugu, edozeinek gure saioak zuzenean jarraitzeko aukera izan dezan (https://www.twitch.tv/huhezinema/).