TUlankide MONDRAGON

GSEF 2018: Gizarte Ekonomiaren hitzordua Bilbon

2018/09/10

Bilbo izango da urriaren 1, 2 eta 3an munduko Gizarte Ekonomiaren topaleku.
GSEF 2018: Gizarte Ekonomiaren hitzordua Bilbon

Global Social Economy Forum 2018 (GSEF) Bilbon ospatuko da aurten eta urriaren 1, 2 eta 3a bitartean Bilbo bihurtuko da mundu mailako Gizarte Ekonomiaren erreferente. Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta aurrekoak honako hirietan burutu ziren: Seul (2013 eta 2014an); Montreal (2016an). Azken foroaren leloa hauxe izan zen: “Baloreak eta lehiakortasuna, tokiko garapen barnerakoi eta jasangarria lortzeko  gakoak”.

Kongresuak irauten duen bitartean hitzaldi desberdinak egingo dira, bilera ugari, tailerrak eta baita bisitak ere, gizarte ekonomiaren funtzioa balorean jartzeko balioko dutenak. Testuinguru honetan, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko eta LABORAL Kutxako lehendakariek hartuko dute parte, Iñigo Ucín eta Txomín Garcia.

Esperientzia Kooperatiboa

Aurtengo GSEF edizio honen ezaugarri nagusiena MONDRAGONekin izango duen hurbiltasuna da, izan ere foro honetan izango diren parte hartzaile askorentzat erreferentea da hemengo Esperientzia Kooperatiboa.

Arrasateko Udalarekin batera, bisita gidatuak antolatu dira, herria bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Bisita hauek urriaren 3 eta 4an egingo dira. Bisita hauek Kurturaten hasiko dira eta Maria Ubarretxena alkateak egingo die harrera bisitariei. Bertan kokatuko da Arrasateko tradizio industriala eta kooperatibagintzari buruzko erakusketa.

Zer da GSEF?

GSEFen helburua hauxe da: mugaz haraindiko elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ikuspuntuak nahiz esperientziak partekatzeko gunea izatea; hori guztia inklusiboa, bidezkoa eta pertsona helburu duen guztiontzako mundua lortzearen aldeko elkarte aldeaniztuna oinarri hartuta.

Gizarte-ekonomiaren erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlanaren bitartez, GSEFek honako xede hauek lortu nahi ditu: kalitatezko lanak sortzea, oinarrizko demokraziaren aurrerapena, bidezko hazkuntza eta garapen jasangarria. Giza duintasuna eta ekologia jasangarria bezalako balioak GSEFk burutzen duen jarduera ororen funtsezko printzipioak izango dira.

Informazio gehiago: www.gsef2018.org

Eguraldia
Osteguna 29 Min: 7
Max: 21
Ostirala 30 Min: 8
Max: 22
Larunbata 31 Min: 9
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak