Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Garaia Parke Teknologikoan 7 enpresa jarduera berri sartu dira 2020an

Garaia Parke Teknologikoak urte hasieran egin du Batzar Orokorra, “Garaia bat gara 2021” lelopean. Ekitaldi presentzial eta telematikoa izan da, segurtasun neurriak beti betetzen direla bermatuz eta interesdun guztiei asistentzia erraztuz.
PTGaraiak Debagoieneko ekonomiaren, gizartearen eta kalitatearen garapenaren aldeko ekimena eta berrikuntza sustatzen jarraitzen du, enpresen arteko lankidetzaren bidez.
Parkeko lehendakari Mikel Álvarezek eman dio hasiera batzarrari, eta COVID19rekin lotutako azken berriak azaldu dizkie bertaratutakoei. Gomendioen berri eman du, osasunaren ikuspegitik, eta parte-hartzaileen galderei erantzun die.
2020ko balantzeari dagokionez, nahiz eta urte zaila izan sektore askorentzat eta baita Parke Teknologikoarentzat ere, larrialdi- eta konfinamendu-egoerari aurre egitea lortu dute, zerbitzu, proiektu eta baliabide berriak sortuz eta, azken batean, lana egiteko espazio eraikiz.
2020ko urtean, 7 enpresa jarduera berri sartu dira PTGaraian (DosSetenta, Erabat, Generali, Mikros, SILO, BerEKIN eta B-Lokal) eta horiei beste bi enpresa berri batu zaizkie 2021ean (A+G, Prakagorri).
Idurre Albizu, Garaiako Negozio Garapeneko arduradunak esan duenez, 239 ekitaldi egin dira, presentzialak, telematikoak eta hibridoak, eta 7800 pertsonak hartu dute parte. Jarduera horiek egiteko, PTGaraiak eremu guztiak formatu hibridora egokitu ditu, eta gela eta lan-eremu berriak prestatu ditu sor daitezkeen behar berrietara egokitzeko.