Irakurriena
- 1. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 2. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 3. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 4. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 5. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 6. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 7. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 8. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 9. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 10. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
First Lego League, txapelketa baino askoz gehiago
June Villar, Oihana Arana eta Xabi Ugalde Arizmendi Ikastolako ikasleak dira, Almen gunekoak. 15 urte dituzte eta aurten, aurreneko aldiz, First Lego Leagueko Euskadiko Txapelketan parte hartu dute. Pozik joan ziren larunbatean Zamudiora, Euskadiko beste gazte eta ikastolekin leihatzera. 12 urtean, 2.000 gazte baino gehiago batu ditu FLLk Euskadin. Baina First Lego League lehiaketa egun bat baino askoz gehiago da. Junek, Oihanak eta Xabik eman digute abenturaren berri.
Xabi Ugalde, June Villar eta Oihana Arana, Arizmendi Ikastolako Almen guneko ikasleak.
"Lau proiektu garatu behar izan ditugu. Robota programatu behar izan dugu eta ibilbide itxian ahalik eta ondoen gure aginduak bete behar izan ditu. Bigarren proiektuan animali eta gizakion interakziotik sortutako arazo bati konponbidea bilatzen saiatu gara. Guk txakur kaken inguruko lan bat egin dugu. Gainera proiektu teknikoa, zientifikoa eta baloreen proiektua ere aurkeztu behar izan ditugu. Guretzat Firsl Lego Leaguek balora sendoak ditu". Junek, Oihanak eta Xabik kontatu digutenez, azken hilabeteotan proiektu horietan aritu dira burubelarri.
12 urtean, 2.000 gazte baino gehiago batu ditu FLLk Euskadin
Koordinazioa, kooperazioa, entrenamendua, ahalegina, komunikazioa, entretenimendua... hori guztia da hiru gazteentzat First Lego League. Eta konpromisoa, noski, "elkarlanean, konpromiso izugarria erakutsi dugu eta taldeko bakoitzak bere abilezia garatu ahal izan du. Esaterako, aztertu genuen gure herriko udalek txakur kaken inguruan araudiak zituzten, eta hala, neurriak proposatu izan ditugu, isunetan oinarritu gabeko irtenbideak". Beste herrialde batzuetan egindako eta martxan jarritako egitasmoak hartu dituzte oinarri bezala eta gure eskualdean pipikan ekologikoagoak jartzea proposatu dute ikasleek euren proiektuaren bitartez. "Kaka egiteko eta aldi berean konposta sortzeko guneak proposatu ditugu".
Eta horrekin guztiarekin batera, kooperatiben arteko interkooperazioak ere sustatzen du FLLk. Izan ere, aurten ere, eta azken urteetan bezalaxe, Arizmendi Ikastolak, Mondragon Unibertsitatearen eta Ik4-Ikerlan gune teknologikoaren laguntza izan du proiektu tekniko eta zientifikoa bideratzeko.
Batzuk diseinatzaile, ingeniari, komunikatzaile...
Zapatuan 41 talde aritu ziren Derioko finalean, eta horietatik 4 Arizmendikoak izan ziren. Almeneko taldearen helburua "beste batzuek egiten dutena ikustera goaz eta, noski, ondo pasatzera" eta hala egin zuten gure protagonistek. Proiektu zientifikoa eta proiektu teknikoa garatzeko bakoitzak bere 'rola' hartu du taldean. Batzuk ingeniari-informatikari lana egin dute, beste batzuk diseinatzaile lana, komunikatzaile eta produkzio lanean ere aritu dira beste asko. "Oso ariketa praktikoa izan da eta asko ikasi dugu. Bakoitzak gure alorra garatu dugu eta oso ondo moldatu gara guztion artean".
41 taldetik hiru talde joango dira Espainiako txapelketara, Logroñon egingo den finalera. Baina beste sari batzuk ere izango dira parte-hartzaile guztien artean banatuko direnak. Gure protagonistentzat, egitasmoaren partaide izatea eta proiektuarekin ikastea izan da saririk handiena.