Horixe da Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat eginda sortutako kreditu kooperatiba berriaren izena. Izen eta logo berriek kreditu-kooperatibaren balioak eta bereizgarriak irudikatzen dituzte. Logoa egiterakoan, kontuan hartu dute bi entitateak gogora ekarri behar dituela, bai horien koloreak bai horien izenak. Logo berria sinplifikazio naturala, laburra eta arina da. Bi entitateen erreferentziak hartzen ditu. Horregatik, erraz ezagutuko dute jatorrizko entitateetako bezeroek eta publiko orokorrak.
2013/04/27