Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor S. Coop.ek Fagor marka erabiltzeko lizentzia eman du lerro zuriko etxetresna elektrikoen arloan
Fagor S.Coop.ek eta Amica S.A.k, gaur, irailak 5, marka erabiltzeko lizentzia kontratua sinatu dute, eta FAGOR markarekin lerro zuriko etxetresna elektrikoak esklusiboki ekoitzi eta banatzeko aukera eman dio multinazional europearrari.
Kontratu hau 2019an zehar Kantabriako Cantra S.L. eta Frantziako Euromenage sozietateekin adostutako akordioei batzen zaie. Akordio horien bidez, bi sozietateei FAGOR marka erabiltzeko lizentzia eman zitzaien sukaldeko tresnen sektorean eta tamaina txikiko etxetresna elektrikoen sektorean, hurrenez hurren.
Markak, kasu guztietan, Fagor S.Coop.en jabetzakoa izaten jarraituko du.
Akordio horiekin guztiekin, milaka kooperatibistek hamarkadetan zehar eraikitako marka prestigiotsuaren presentzia bermatuko du aipatutako sektoreetan.
Fagor S.Coop.-i buruz:
Fagor S. Coop. sektore anitzeko eskualde mailako talde bateko kooperatiba da. Kooperatiba hauek osatzen dute: Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Electrónica, Fagor Industrial, Copreci, Fagor Ederlan, Mondragon Assembly eta Galbaian.
Fagor S. Coop.-en bazkidetutako kooperatibek 100 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten dute eta 30 ekoizpen-filial eta 50 merkataritza-ordezkaritza dituzte.
10.000 lagunek egiten dute bertan lan (horietako 5.000-k Euskal Herrian). Beren eredu sozioenpresialarengatik ezagunak eta aitortuak, Fagor S.Coop. osatzen duten kooperatibak Mondragon Korporazioko kide dira.