Fagor Industrialek labe lerro berria merkaturatu du

Gama berriaren izena Optima da, izan ere, sektoreko profesionalek lekua eta inbertsioa optimizatzeko pentsatuta dago.
Card image cap
2019/05/13

Gama berriaren izena ez da kasualitatea, izan ere, sektoreko profesionalek lekua eta inbertsioa optimizatzeko pentsatuta dago:

Lekua optimizatzen du, eta soluzio bikaina da sukaldean toki gutxi dagoenean. Labearen sakonera 600 mm baino gutxiagokoa da, eta horri esker edozein sukaldetan bikain sartzen da. Hala ere, horrek ez du esan nahi prestazio gutxiago dituenik, izan ere, Oñatiko enpresa Advance generazioaren edukiera handieneko labe mistoek duten potentzia eta sendotasun bera izateaz arduratu da.

Sukaldeko profesionalaren inbertsioa optimizatzen du, eta aurrekontu estua izanda energia aurreztu nahi denerako aukera ezin hobea da; ez kostu murrizketagatik bakarrik, baita ingurumenarekiko errespetuagatik ere.

Lerro berriak maila altuko sukalde batean beharrezkoak diren kozinatzeko modu ezberdinak hartu ditu kontuan; horregatik, baporean, modu mistoan edo bero lehorrarekin egosteko aukera ematen du. Optimaren barruan bi gama daude, Advance eta Concept, sukaldeko profesionalen beharretara egokitzeko. Guztiek sektorearen abangoardian kokatzen dituzten sistemak dauzkate:

  • Egosketa-prozesu mistoarekin, produktuaren erregenerazioa bermatzen dute, eta horrek tenperatura une bakoitzeko gustu eta beharretara egokitzea ahalbidetzen du.

  • Delta T sistemak kozinatze homogeneoa errazten du, eta oso erabilgarria da, batez ere, neurri handiko jakiekin.

  • ECO Streaminga Advance gamak eskaintzen duen sistema berezia da. Bapore freskoa ematen du uneoro, eta horrek egosketa kalitate bikaina ahalbidetzen du. Horrela, ura 24 orduro berritzea bermatzen da.

  • HA Control sistemak tenperatuta kontrolatzen du uniformea eta konstantea izan dadin; modu horretan, jakiek itxura, zapore eta usain paregabea izango dute.

  • EZ sentsoreak erabiltzeko errazagoa den diseinu ergonomikoa dauka, eta chefari momentu bakoitzean nahi duen egosketa-puntua lortzeko aukera ematen dio. Lau neurketa puntu ditu, horrela, zehaztasuna ziurtatzen du kozinatzeko prozesuan.      

Gainera, Optima labeek mota askotako osagarriak eta edukiontziak dauzkate, behar zorrotzenei erantzuten dietenak, labeei ahalik eta etekin handiena ateratzea ahalbidetzen dutenak, eta sukalde profesional bateko zereginen ergonomia eta bizkortasuna hobetzen dutenak. “Gure helburua sukaldeko profesionalei eguneroko lana erraztea da. Optima lerro berriarekin, leku gutxi eta inbertsio txikiarekin, sukalde profesionalak kalitatezko labe bat izatea lortu dugu, chefari eta taldeari eguneroko zereginetan lagunduko diena.” baieztatu du Jonan Eskibelek, Fagor Industrialeko labeen unitateko buruak.

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala