Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek hiriko ibilgailuetarako Range Extender proposamena aurkeztu dute Frankfurten
Gidaritza elektriko hutsa
Lotus Fagor Ederlan Range Extender bertsio berria ezin hobea da hiriko ibilgailuetarako, desplazamendu gehienak modu elektriko hutsean egiteko aukera ematen baitu. Proposamenean 2 zilindroko eta 4 denborako errekuntza motor bat eta Fagor Automation kooperatibak garatutako sorgailu eta bihurgailu bat integratzen dira Horrenbestez, Range Extender modeloak gidaritza elektriko hutsa ahalbidetzen du, ibilgailu elektrikoaren bateriak martxan kargatzen baitira; ondorioz, autonomia ere handitzen da.
Lotus Engineeringeko zuzendaria den Mark Jamesen hitzetan, proposamenak harrera bikaina izan du Frankfurteko automobilaren aretoan, eta mundu osoko autogileen interesa eragin du, ibilgailu elektriko hutsak baino soluzio eraginkorra bilatzen ari baitira kostuari dagokionez, zein autonomia handiagoari dagokionez.
Miguel A. Mateo Fagor Ederlaneko proiektu honen zuzendari komertziala da, eta, adierazi duenez, aurkeztu den Range Extender modeloa "teknologia eta lehiakortasun handiaren arteko oreka dotorea" da. Bezeroek nabarmendu dute soluzio osatu eta trinkoa dela, gaur egungo ibilgailuen arkitekturetan erraz integratzekoa.
Aurkeztu den bertsioarekin Range Extender motorren gama osatzen da, 3 zilindrotan -50 eta 35kW-eko potentziekin- eta 2 zilindrotan -30 eta 20kW- aurkezten baita. Bi motorretan -2 eta 3 zilindro- bertsiorik indartsuena konpresore zentrifugo batez gainelikatzen da. Horrez gain, motorraren arkitektura eta gestio sistema hainbat erregai mota erabiltzeko aukera eskaintzeko diseinatuta daude, petrolioari buruzko mendetasuna murriztuz eta bio-erregaien erabilera ahalbidetuz.
Informazio gehiago duzue Fagorederlan.es webgunean.