Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Fagor Ederlan Tafallak produkzioari ekin dio uholdeak eta gero
Azken orduetan Tafalla inguruan izandako euriteek eta uholdeek hainbat eragozpen sortu dituzte, izan ere metro karratuko 160 litro utzi ditu, zonalde batzuetan.
Zidakos ibaia itsaso bihurtu da Tafallan, eta hainbat kalte eragin ditu. Etxebizitza, garaje, denda, eta lantoki askotan sartu da ura, hala nola Tafallako Fagor Ederlaneko plantan ere bai.
Atzo, uztailaren 8ko arratsaldean bete zen urez Fagor Ederlaneko beheko solairua eta zuzendaritzak produkzioa eten eta bertan zeunden langileak kanporatzea erabaki zuen, segurtasun arrazoiengandik.
Gaua horrelaxe igaro da eta gaur, uztailak 9ko lehen orduan hasi dira garbiketa eta konpontze lanak. Zuzendaritza kontseilua goiz erdian bildu da eta produkzioa berriz ere martxan jartzeko behar diren neurriak adostu dituzte. Gainera, geldiuneak sortarazi dituen arazoak eta atzerapenak kontabilizatzen ari dira momentu honetan eta horiek guztiak konpensatzeko neurriak definitzen.
Produkzioa martxan berriro
"Egoera oraindik ez dugu guztiz zuzendu baina goizeko 11ak aldera hasi dira lanean produkzio linea batzuk. Gainerakoak ere poliki-poliki martxan jarri dira eta dena ondo badoa, bihar planta osoa izango da lanean" aipatu digu Javier Alvarez, Fagor Ederlan Tafallako zuzendari orokorrak.
Tafallako plantan 765 pertsonek egiten dute lan eta arratsaldeko erreleboan lana egiten duten 250 langile inguru zeunden atzo uholdearen momentuan.