Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Fagor Arrasatek XUBI Engranajesen profesionaltasuna aitortu eta 2020ko hornitzaile onenaren saria eman dio
Fagor Arrasatek 2020ko Hornitzaile Onenaren Saria eman dio Azkoitiako (Gipuzkoa) XUBI Engranajes enpresari. XUBI doitasunezko engranajeen ekoizpenean espezialista da. Fagor Arrasateren izenean, Andoni Olabarriak eman dio saria Aitor Sudupe XUBIko gerenteari.
Lankidetza, hurbiltasuna eta elkarlana saritu eta txalotu nahi ditu Fagor Arrasatek aitortza honen bitartez.
Sari honekin, Fagor Arrasatek XUBIri 2020an lortutako kalitatearen bikaintasuna, gorputz eta arima aritzea eta lehiakortasun-epeen betetze maila aitortu nahi izan dizkio. Eta hain zuzen, Fagor Arrasateren DNAren parte dira bere hornitzaileekin duen lankidetza, hurbiltasuna eta elkarlana.
Lehen mailako hornitzaileekin duen lankidetza estuari esker, Fagor Arrasate munduko liderretako bat bilakatu da ekipamendu-ondasunak diseinatzen eta fabrikatzen, hala nola, estanpazio-prentsa eta instalazio automatikoak eta altzairuzko zein aluminiozko ebaketalineak.