Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor Arrasatek produkzio planta inauguratu du Alemanian
Inaugurazio ekitaldia aprobetxatu zen Arrasateko kooperatibaren 60. urteurrena ospatzeko ere. Hilpolstein hirian kokatzen den plantak arreta komertzial hurbilagoa eskaintzen die Alemaniako bezeroei eta baita bere eragin gunean kokatzen diren beste bezero batzuei ere.
Jose Maria Balzategi, Fagor Arrasateko zuzendari orokorrak, publikoaren zorion-agurra jaso zuen unea.
Kontuan izan behar da, Fagor Arrasate Deutschland GmbH planta honen irekierak mugarri garrantzitsua suposatzen duela kooperatibarekin.
Inaugurazio ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere izan ziren: Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua; Alex Arriola, SPRI Taldeko zuzendaria; eta Javier Zarraonandia, Industria sailburuordea. Ekitaldian, Jose Maria Balzategi, Fagor Arrasateko zuzendari orokorrak hitza hartu zuen eta azaldu zuen "gure Alemaniako bezeroen beharretara egokituko gara, erronka berriei erantzun profesional eta azkarra eskaintzeko". Zentzu berean agertu zen Klaus Meier, Fagor Arrasate Deutschland GmbH-eko zuzendaria ere.
Fagor Arrasate Deutschland GmbH
Eraikinak 500 m2 ditu eta bertan kokatzen dira bulegoak eta montaia planta. Nabarian geratu da Fagor Arrasatek epe luzera adostu zuen estrategia, izan ere bertako bezeroei zerbitzu pertsonalizatua bezain zuzena eskainiko die planta honen bitartez: Consorcio VW, Daimler, Liebherr, Bosch, Voest Alpine edota ArcelorMittal.
Fagor Arrasate mundu mailako liderra da deformazioko makina erremintan: estanpazio lineak, ebakitze lineak eta bobinen prozesuak eta sistema bereziak ... Sei planta ditu eta presentzia nabarmena 70 herrialdeetako merkatuetan. Fagor Arrasate, merkatu globalari egokituta dagoen enpresa bat da, eta partner egokia, erosketen irizpideak mundu mailan aplikatzen dituzten bezeroendako

