TUlankide MONDRAGON

Ezagutza

Kontsumitzaileekin hegaluzea dastatzeko saioak egingo dituzte Basque Culinary Center eta Eroskik

2011/07/20

'Cocinando nuestros sabores' edo 'Gure zaporeak kozinatzen' izeneko programa martxan jarri dute Basque Culinary Center eta Eroskik, tokiko produktuak sustatzeko. Ekimen hau bi erakundeek duela gutxi sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitzetako bat da. Eroskik bere saltokietako batzuetan jarduerak burutuko ditu, eta leku ugaritan hainbat ekitaldi antolatu, hala nola Pasaiako Portuan eta Donostialdeko hornitzaileen ekoizpen-zentroetan.

Gehiago irakurri

Jesus Mari Herrasti: "Gerora begira, erabili beharreko metodoa da karbono-aztarnarena"

2011/07/13

Uztailaren 1ean karbono-aztarnaren gaineko lehen jardunaldia antolatu zuen Aliatec-ek Garaia Berrikuntza Gunean. Jardunaldia bukatzeko bertan parte hartutako adituekin mahai-ingurua egin zen eta Jesus Mari Herrasti Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria aritu zen moderatzaile lanetan.

Gehiago irakurri

Arizmendi Ikastolaren eskutik 700 lagun ari dira parte hartzen udalekuetan

2011/07/11

Garesen, Acedon, Otsagabian eta Zurizan egiten ari diren udalekuetan Arizmendi Ikastolako 700 lagun inguru ari dira parte hartzen. Gainera, azken zikloan dauden 50 ikasle eta hamar irakaslek Santiago bidea egingo dute bizikletan, Salamancatik Fisterrara.

Gehiago irakurri

LEINN: Ekintzaileen unibertsitatea

2011/07/08

Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira.

Gehiago irakurri

Ekintzaileen lehen topaketa Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean

2011/06/30

Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatuta, ekainean Ekintzaileen I. Topaketa egin zen Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ekintzailearekiko sentsibilizazio programaren baitan ospatu zen jardunaldia.

Gehiago irakurri

'Konprenitzen' ekimena, euskarazko gutxieneko ulermen maila lortzeko

2011/06/15

Fagor Etxetresnetako Egosketa negozio-unitatean jarri da martxan 'Konprenitzen' ekimena. Helburua da euskaraz ulertzen ez duten lantaldeko kideek gutxieneko ulermen maila lortzea, bileretan euskararen erabilera handitu dedin.

Gehiago irakurri

Rafael Cristóbal: "Umeak ez du hitz egiten, baina adierazi egiten du; bidaltzen dituen seinale horiek igarri eta interpretatu behar ditugu"

2011/06/08

'El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza' izeneko liburua argitaratu berri du Rafal Cristóbal psikiatra, mediku eta irakasleak. 30 urte baino gehiagoz egin duen lana biltzen du liburuak. Urte hauetan Huhezin (Mondragon Unibertsitatea) jardun du Umearen Psikologia Ebolutiboko irakasle lanetan, baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak Lehen Hiztegia berrargitaratu du, haurrak eta nerabeak gogoan

2011/06/03

Hogei urte igarota Lehen Hiztegia aurrenekoz kaleratu zenetik, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hiztegiaren 3. edizioa atera du, Vox eta Anaya-Haritza argitaletxeekin batera.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko 150 ikasle bildu dira ekintzailetza bultzatzeko Ekiten topaketan

2011/05/24

Ikasleen artean ekintzaile espiritua sustatu eta bultzatzea izan du helburu V. Ekiten topaketak. Jardunaldiak hurreratu egin du enpresen mundua ikasleengana, espiritu ekintzailea sustatuz, eta sormena eta ekimenak bilatzea indartuz. Topaketan Eneko Knörr, Ideatecaren fundatzaileak hartu du parte.

Gehiago irakurri

Ziklo berria eskainiko du Lea Artibai Ikastetxeak 2011-2012 ikasturtean

2011/05/23

Fabrikaziko Mekanikoko Diseinua Zikloa orain arte mekanikan eman diren zikloen osagarri modura dator.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteartea 10 Min: 6
Max: 12
Asteazkena 11 Min: 6
Max: 9
Osteguna 12 Min: 5
Max: 11
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak