Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
Laguntzak zerbitzu eta prozesuei aplikatutako adimen artifizialeko proiektu komertzialak babesteko izango dira.
Adimen Artifizial Aplikatua 2023 laguntza-programaren helburua EAEko enpresetan IAren erabileran oinarritutako proiektuak babestea da, baldin eta proiektu horiek erakuste-efektua badute eta Euskadin teknologia honen eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, euskal enpresei lehiakortasuna areagotzeko tresnak emateko.
Adimen Artifiziala da 4.0 Industriaren muina, izan ere, Adimen Artifiziala oinarri hartuta garatzen dira, besteak beste, Ikusmen Artifiziala, Deep learning, Datuen Analisia, Machine Learning eta gure enpresentzat balio erantsi handia duten beste jarduera batzuk.