Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Euskararen erabilera sustatzeko Mintzodromoa
Aretxabaletako eta Eskoriatzako Udalek sustatu eta Arteman Komunikazioa kooperatibak koordinatutako saioa Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Campusean egin da, bi herrietako 220 neska-mutikoren parte hartzearekin.
Euskararen erabilera sustatu, era naturalean euskara gazteen ahotan jarri eta ohitura berriak bultzatu
Euskararen erabilera sustatu, era naturalean euskara gazteen ahotan jarri eta ohitura berriak bultzatu, horiexek izan dira antolatzaile eta sustatzaileen helburuak eta emaitzarekin gustura geratu dira.
Ikasleak dinamizatzaile
Arteman Komunikazio enpresako profesional batek gidatutako saioan gai ezberdinen gaineko eztabaida mahaiak egin ziren, eta mahai bakoitzean Mondragon Unibertsitateko ikasleak dinamizatzaile lanetan aritu ziren.
Aurreneko aldia da horrelako ekintza bat antolatzen dutela Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udaletako Euskara departamentuek, eta emaitzarekin oso gustura agertu dira. Artemanek, berriz, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik antolatu izan ditu antzeko saioak Gasteizko ikasleen artean. Mondragon Unibertsitateak ere oso positiboki baloratu du saioa.