Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
"Esperimentazioan sakonduz biziberritu" izeneko liburua argitaratu du Mondragon Unibertsitateak
"Esperimentazioan sakonduz biziberritu" liburua aurkeztu dute Larraitz Esnaola eta Alexander Barandiaran Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileek. Ekitaldia Eskoriatzako campuseko Bibliotekan egin da eta bertan parte hartu dute egile biek.
HikHasi argitaletxeak kaleratutako liburuak, aztertzen ditu, besteak beste, zer-nolako onurak ekartzen dituen hezkuntzan eta garapen-prozesuan askotariko materialekin esperimentatzeko aukera izateak. Horrez gain, eta pausoz pauso dokumentatuta, egileek bildu dituzte lanean esperimentaziorako hainbat ideia, estrategia eta proposamen.
Egileek bildu dituzte lanean esperimentaziorako hainbat ideia, estrategia eta proposamen.
Larraitz Esnaola eta Alexander Barandiaranen ustetan, hezkuntzan umea erdigunean jarrita, eskuliburuak alboratuta eta proposamen berriak lantzen hasita, galdera berriak sortzen dira: zeren arabera proposatzen dugu espazio jakin bat, eta espazio horretan, material bat edo bestea? Zer ekarpen egiten dio material bakoitzak umearen garapenari edo garapenaren esparru bati edo besteari?
Mondragon Unibertsitateko ikertzaileen iritziz, espazioek eta materialek esperimentatzeko, manipulatzeko, esploratzeko, sortzeko eta jolasteko ateak irekitzen dizkiote haurrari. Prozesu horretan bidelagun den hezitzaileari laguntzeko idatzi dute liburua, betiere, hausnartzen eta bide berriak irekitzen laguntzeko asmoarekin.
Liburuak 161 orri ditu hainbat ataletan banatuta, esaterako: Esperimentazioan sakontzeko, Curriculumarekin lotura, Esperimentaziorako materialak, Materialen ezaugarriak eta aukerak, Nola sortu esperimentaziorako proposamenak… Gainera, liburua borobilzen da esperimentazioan aritzeko 365 proposamen zehatzekin.