Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Erreka Plasctics kooperatibak lantegi berria inauguratu du Txinan
Zhuhai (Canton) hirian inauguratu du Erreka Plastics kooperatiba antzuolarrak lantegi berria. Hala, dagoeneko lau lantegi ditu; Antzuolan (Gipuzkoa), Queretaron (Mexiko), Zhuhain (Txina) eta Olomuc-en (Txekiar errepublika). Lantoki berriarekin Txinako automozio merkatuari aurre egingo dio, munduko handiena, eta aldaketa teknologiko zein mugikortasun elektrikoaren garapena bertatik bertara bizitzeko aukera izango du.
Lantegi berria Joint Venture bat da Txinako enpresa batekin, plastikozko injekzio arloan diharduen enpresa batekin hain justu ere. Errekak urtetako harremana du aipatu enpresarekin eta mundu mailako proiektuei aurre egin diete biek ala biek elkarrekin.
Inauguratu berri dituzten instalazioetan makina eta produkzio sistema berriak txertatu dituzte, baita kudeaketa sistema aurreratua ere
Inauguratu berri dituzten instalazioetan makina eta produkzio sistema berriak txertatu dituzte, baita kudeaketa sistema aurreratua ere, Errekak bere lantegi guztietan martxan duen eredua aplikatu du Txinan ere.
Injekziozko plastikozko piezen fabrikazioan erreferente
Lantegi berriaren inaugurazioarekin Errekak aurrera pausu bat eman du bere sektorean eta bereziki Injekziozko plastikozko piezen fabrikazioan erreferente bilakatzeko automozioaren arloan. Era berean, mundu mailan bere bezeroek beharrak egoki hornitzeko aukera ere eskaintzen die lantegi berriak, Txinan ziurtatuz Europan eta Amerikan eskaintzen duen kalitate maila berbera.
