TUlankide MONDRAGON

EROSKIk Nutri-Score etiketarekin bereiztu ditu 300 produktu baino gehiago

2019/09/11

Osasun Ministerioak eta Europako Batasunak balioztatua dago Nutri-Score, eta Osasunaren Munduko Erakundearen babesa du.
EROSKIk Nutri-Score etiketarekin bereiztu ditu 300 produktu baino gehiago

EROSKIren dendetan dagoeneko hor dira marka propioko 300 produktu pasa Nutri-Score etiketarekin, beren nutrizio kalitatea haren arabera sailkatuta. Urtearen hasieran iritsi ziren EROSKIren saltokietara nutrizio arloko etiketa aurreratu hori duten aurreneko produktuak (tomate birrinduaren konserbat bat, mikrohuin labean lurrunetan prestatzeko patata pack bat eta oliotan datozen tomate lehorren kontserba bat). Produktu horiekin, aitzindari bihurtu zen EROSKI Espainiako banatzaileen artean Nutri-Score etiketan ipintzen. Pixkanaka ari da hedatzen gainerako elikagaietara etiketa berria, baita freskoetara ere, eta haren asmoa da marka propioko 1.400 erreferentziatan baino gehiagotan ezartzea etiketa eredu hori 2020an.

Etiketari esker, erraza da elikadura osasungarriagoa zaintzea; izan ere, argi azalduta dator elikagaiek nolako nutrizio kalitatea duten.

"Kontsumo arduratsu baten alde konprometituta gaudenez, ez dugu bakarrik produktuak hobetzeko zeregina hartzen, gizartean ere ohitura osasungarriak hedatzen eta erakusten laguntzen dugu era aktiboan. Dieta orekatu bat osatzeko, nahi eta nahiezkoa da elikagaiek nutrizio aldetik nolako kalitatea duten gardentasunez azaltzea. Hori dela eta, 2018ko amaieran, geure borondatez ipini genuen nutrizio arloko Nutri-Score etiketa aurreratua marka propioko produktuetan. Etiketa horrekin, kontsumitzaileak era errazean balora dezake elikagai batek nolako ezaugarriak dituen nutrizio aldetik eta antzeko produktuekin konparatu; hala, irizpide hobeak izango ditu eskura elikadura hobea, osasungarriagoa eta iraunkorragoa egiteko orduan", azaldu du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Elikadura-zientzien arloko akademikoek sortua da Nutri-Score eredua, eta Europako Batasunak balioztatua dago; gainera, Osasunaren Mundu Erakundearen babesa du. Etiketa ipintzen hastea erabaki aurretik, EROSKIren Bezero Bazkideek prozesu parte-hartzaile batez berretsi zuten proposamena. Parte hartu zuten 10.000 Bezero Bazkideetatik baino gehiagotatik %85ek egin zuten ekimenaren alde. Haien ustez, etiketa eredu hori erabilgarriagoa, argiagoa, osoagoa eta ulergarriagoa da, eta tresna aproposa nutrizio hautu hobeak egiteko.

Nutri-Score etiketa aurreratuak sailkapen orokor bat erakusten du nutrizio kalitatearen arabera, eta bost mailatako eskala soil bat darabil horretarako, bakoitza letra eta kolore batekin adierazia (A berdetik E laranja ilunera). Kalkuluei dagokienez, hiru elementu neurtzen ditu produktu baten 100 gramotan: kaloriak, osasunerako onak izan daitezkeen mantenugaiak (zuntza, proteina eta fruitu, barazki, fruitu lehor eta lekale kopuruak) eta murriztea komeni diren mantenugaiak (gantz saturatuak, gatza eta azukreak).

Nutrizio arloko etiketa aurreratuaren aitzindariak joan deneko hamar urtean baino gehiagoan

EROSKI aurrendaria izan zen 2007an, nutrizio arloko semaforoa ipini baitzuen bere produktuen ontzietan. Aurrerapen handia ekarri zuen bere garaian, eta gaur egun bere markako artikulu guztietan da. Haren bitartez, kontsumitzaileek begi kolpe batean ikus dezakete zenbat kaloria, azukre, gantz, gantz saturatu eta gatz dakarren produktu baten errazio batek hura kontsumitzean, baita egunean kontsumitu beharrekoen ehunekoak ere, hiru kolorerekin, berdea, horia eta laranja; bere izenak dioen gisan, semaforoek bezala.

Orain, nutrizio arloko semaforoa eta Nutri-Score biak erabiltzen ditu EROSKIk etiketetan. "Eredu objektibo bat garatzearen alde egin dugu, informazioan oinarrituta eta sail bakoitzean orekatsuenak diren aukerak gomendatuta, hala baitator Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde hartuak ditugun 10 konpromisoetan. Hori dela eta, beti saiatzen gara aurrealdean egoten informazioaren gardentasunaz denaz bezainbatean, eta sistemarik aurreratuenen alde egiten, kontsumitzaileek beren dieta diseinatzeko orduan erabaki hobeak hartzeko modua izan dezaten", esan du Martinez Berriochoak. 

Eguraldia
Asteartea 19 Min: 4
Max: 13
Asteazkena 20 Min: 4
Max: 12
Osteguna 21 Min: 6
Max: 13
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak